Panoniako ordokia

Wikipedia(e)tik
Zabaldi panoniarra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basetxe bat Panoniako ordokian

Panoniako ordokia[1] Erdialdeko Europako ordoki handia da. Danubioak bitan zatitzen du ordokia: hegoaldean eta ekialdean Hungariako Ordoki Handia eta ipar-mendebaldean Hungariako Ordoki Txikia.

Ordokia Karpatoez, Alpeez, Dinariar Alpeez eta Balkan mendiez inguratuta dago.

Gaur egun, ordokia Austria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrania artean kokatzen da. Gertuko Eslovenia eta Bosnia-Herzegovina herrialde "sasi-panoniarrak" dira.

Ordokiaren izena antzinako panoniarretatik datorkio, iliriarren tribuetako bat.

Banaketa [aldatu]

Panoniako ordokia bitan zatitu daiteke, erdian Transdanubiar Erdialdeko mendiak izanik (hungarieraz: Dunántúli-középhegység):

  • Mendebaldeko Panoniako ordokia (eskualdea):
  • Ekialdeko Panoniako ordokia (eskualdea):
    • Hungariako Ordoki Handia edo Alföld
    • Panoniar Uharteen mendiak (serbieraz Panonske ostrvske planine)
    • Transdanubiar mendixkak (hungarieraz Dunántúli-dombság)
    • Drava-Mura ordokiak

Batzuetan Transilvaniako ordokia eta Lučenec-Košice sakonunea Panoniako ordokian kokatzen dira, baina Karpatoen zati bat dira.

Erreferentziak [aldatu]