Zaballa-Zentroa (barrutia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zaballa-Zentroa (1)

Barakaldo
Bide Onera plaza
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Zaballa eta Zentroa
Azalera 0,188 km²
Biztanleria 7.915 (2013)

Zaballa-Zentroa Barakaldoko (Bizkaia) 1. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 7.915 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 0,188 kilometro koadroko azalera.[3] Hiriko erdigunea da, Bideo Onera eta Herriko plazak Foruen pasealekuaren bitartez lotzen dituena. Barrutiak Urban Galindo auzoarekin egiten du muga ekialdean, eta Beurko-Bagatza barrutiarekin iparraldean. Bi auzoz osatzen da: Zaballa eta Zentroa.

Foru Pasealekuko Batzoki Zaharra

Barakaldoko erdiguneko barrutia izanik, hainbat denda eta bulego biltzen ditu barrutiak. Azken urteetan garrantzi handia eman zaie oinezkoei eta horretarako Bide Onera eta Herriko plazak berriztu dira, oinezkoentzako ia erabat berreskuraturik. Bide Onera plazan, auzitegi berriak zabaldu ziren 2002an. Horrez gain, 2002ko apiriletik Bilboko metroaren Barakaldoko geltokia zabaldu zen.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan de Garay kalea
  • Herriko Plaza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  2. Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  3. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]