Zabor-posta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Epe motzean jasotako zabor-posta kopuru handia.

Zabor-posta (Spam ingelesez) hartzailearen baimenik gabe bidalitako mezuak dira. Orokorrean helburu komertziala izaten dute, iragarki itxurako mezuekin, biktimak engainatuz etekin ekonomikoa helburua duten mezuak ere ohikoak diren arren. Hasieran posta elektroniko eta eztabaida-taldeetan zegoen zabor-posta, baina gaur egun blog, wiki, foroak, bat-bateko mezularitza eta beste zenbaitetan ere badugu.

Gorrotatutako zerbaita zabor-postaren kontu hau. Gogaikarria izateaz gain, banda-zabalera handia kontsumitzen du. Badaude, ordea, mezu hauek iragazteko sistemak.

Azkenaldian herrialde askok bultzatu dituzte zabor-postaren aurkako legeak, eta zenbaitetan debekatu ere egin da.

Azken urteotan, gainera, zabor-posta kopurua izugarri hazi egin da, zenbait posta elektroniko helbide jakinda oso erraza eta merkea baita mezuak bidaltzea.

Zabor-posta bidaltzen duenak ehundaka edo milaka kexa mezu jasoko ditu ordainetan. Posta elektroniko zerbitzari ugarik, ordea, ez erantzutea gomendatzen dute, honi esker bidaltzaileak benetan helbide hori existitzen dela eta erabiltzen dutela egiazta dezakeelako.

Spam hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako Hormel Foods urdaitegi enpresak latako haragia merkaturatu zuen 1937an Hormel’s Spiced Ham izenarekin. Produktuak arrakasta handia izan zuela ikusita izena laburtu zioten eta lau letratan utzi zuten: SPAM.

Bigarren Mundu Gerran sobietar eta britainiar soldaduen jaki izan zen eta 1957z geroztik mundu osoan merkaturatu zuten. 60ko hamarkadan are ezagunagoa egin zen latari eraztun bat erantsi ziotenean lata-irekitzekorik gabe zabaldu ahal izateko.

Orduan hasi ziren Monty Python famatuak latako okelaz trufatzen. “SPAM” hitza tonu eta bolumen ezberdinetan oihukatzeko ohitura Internetera pasatu zen modu metaforikoan, Interneteko ohiko solasak euren ‘oihutxoekin’ eragozten duten eskatu gabeko mezu elektronikoak izendatzeko.

Flying Circus esketx famatuan, komediante britainiarrak bikingo batzuen itxuran agertzen ziren, neskatila batek ondoko menua eskaintzen zien: “arrautzak eta hirugiharra; arrautzak, saltxitxak eta hirugiharra; arrautzak eta spam; arrautzak, hirugiharra, saltxitxak eta spam; spam, hirugiharra, saltxitxak eta spam; spam, arrautzak, spam, spam, hirugiharra eta spam; saltxitxak, spam, spam, hirugiharra, spam, tomatea eta spam...”. Eszena bukatzerako bikingo guztiak batera kantuan hasten dira: "Spam, spam, spam, spam. Spam goxoa! Spam zoragarria! Spam, spa-a-a-a-a-am, spa-a-a-a-a-am, spam. Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam, spam, spam, spam".

Zabor-mezuen edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Zabor-mezu gehienek izaten duten edukiak:

  • Iragarki komertzialak, gehienetan jatorri eta kalitate susmagarriko produktuak dira.
  • Iragarki pornografikoak.
  • Aberasteko metodo errazak.
  • Legearen mugan aurkitzen diren zerbitzuak.

Badira beste mezu batzuk helburu komertzialik izan ez arren gogaikarriak direnak (ingelesez junkmail deitzen zaie):

  • Mezua-Katea (norbaiti mezu bat bidaltzen zaio eta eskatzen zaio berak beste pertsona batzuei bidaltzeko).
  • Birus faltsuak iragartzen dituzten oharrak.
  • Mezua birbidaltzeagatik sari faltsuak agintzen dituztenak.

Produktu bat saltzeko SPAM-a erabiltzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienbat SPAMa oso merkea delako, baina batez ere sareko internauta guztiengana heltzeko aukera ematen duelako. Spammer batek 170 euro inguru kobra ditzake milioi bat mezu bidaltzeagatik. Huskeria bat beste edozein marketing bidek -telemarketing-ak, telebistako publizitateak, eta abar- balio duenaren aldean.

Uste da, spam-aren erantzun-indizea da 15 erantzun/bidalitako mezu milioi bakoitzeko Irudi lezake erantzun gutxi direla, baina posta elektronikoa hain merkea da non erantzun-indize ezdeus horrekin ere posible baita mozkinak ateratzea.

SPAM mota berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileak gero eta zabor-posta gehiago jasotzen du eta denborarekin joera hori okerrera doa. Gainera, SPAM-aren izurria gaur egun eztabaida-taldeetan blog, wiki, foroak, telefono mugikorretara edo bat-bateko mezularitzan programetara zabaltzen hasi da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zabor-posta