Zaborra espazio publikoetan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zaborra espazio publikoan egoerak behar bezala ez aurreikusteagatik sortzen da: irudian ikus daitekeenez, ezker aldean dagoen zaborrontzia ez da aski sortzen den zaborra guztia biltzeko. Gainera, ez du eskaintzen hondakinak gaika sailkatzeko aukerarik.

Zaborra espazio publikoetan kalean, eraikin publiko eta beste espazio publikoetan behar ez bezala utzitako zaborra da, lurrera botaz edo zaborra botatzeko lekuetatik kanpo. Era askotako jokabideak barnehartzen ditu: paper bat lurrera bota, etxeko zaborrak ezarrtiako orduetatik kanpo uztea edo altzari eta elektrogailuak kalean abandonatzea. Gizalegearen aurkako jokabidea da, herritar guztien bizi kalitatea kaltetu egiten duelako eta askotan ingurumen-arazoak areagotu egiten ditu, hondakin horietako asko lekuz kanpo bota, birziklatu gabe laga eta azkenean natura-inguruneetan uzten direlako. Jokabide horien aurkako araudia egoten da hiri gehienetan, horrelako jokabidea duten herritarrak kontzientziatu eta zigortzeko. Maiz, espazio publikoetako garbitasuna zaintzearen aldeko kanpainak ere eratzen dira.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaborra espazio publikoetan Aldatu lotura Wikidatan