Zagros mendiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zagros Mendiak satelite bidezko irudi batean

Zagros mendiak[1] (persieraz: رشته كوه زاگرس‎, kurdueraz: زنجیره‌چیاکانی زاگرۆس, lorieraz: کو یه لی زاگروس, arabieraz: جبال زغروس ‎ arameraz: ܛܘܪ ܙܪܓܣ) Iran eta Irakeko mendilerrorik luzeena da, 1.500 kilometrorekin. Mendirik garaiena Dena mendia da, 5.098 metrorekin.

Eurasiar eta Arabiar plaken arteko talkaz sortu ziren aurretik zeuden arroka sedimentarioen tolesdura sortuz. Higadurak arroka bigunenak kendu zituen, kareharria eta dolomita utziz. Arroka horietan petrolioa geratu zen barruan.

Gatz domoak eta gatz glaziarrrak ohikoak dira Zagros Mendietan eta hauek garrantzitsuak dira petrolioa barneratzen dutelako.

Herri kurduaren bizileku garrantzitsuena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zagros mendiak Aldatu lotura Wikidatan