Zahato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ardo zahatoa
Satiroa zahato eta anforarekin (K.a. 360-350, Louvre museoan)

Zahato edo zahagia likidoak gordetzeko erabiltzen den larruzko edukiontzia da, gehienetan ardoa. Ahuntz, aker, txerri edo txahal larruz egin ohi dira.

Likidoa edan ahal izateko zulo txiki bat du eta ahorantz botatzen da. Lehen zulo hau adar batekin egiten zen, baina gaur egun gehienak plastikozkoak dira. Besoan eraman ahal izateko soka gorri bat izan ohi dute.

Iragazkaitza da eta hori lortzeko bikea bota behar zaio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]