Zainketa aringarriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
AEBetako zentro espezializatu baten argazkia.

Zainketa aringarriak, paliatiboak edo leungarriak gaixotasunak sendatzen baino sintomak murrizten ahalegintzen duen edozein bidea da. Helbidea sufrimendua prebenitzea eta gutxitzea da, baita gaixo kroniko, larri edo sendaezinen bizi kalitatea hobetzea ere. OMEren definizioak hauxe jasotzen zuen 2006an, eta zehazki aipatzen zituen minaren tratamendua eta beste arazo fisiko, psikosozial eta espiritualak ere bai. Zainketa hauek beti ere eriaren etxean bertan edo ospitale edo zentro espezializatu batean eman daitezke.

Orokorrean, tratatzen dituen gaixoak sailkatu ditzakegu onkologiakoak eta ez direnen artean, eta kasu bietan gaixo terminaltzat hartzen dira, sendabiderik ez daukatenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia garaikidean, XIX. mendeare amaieran eta Erresuma Batuan Dr. Herbert Snow asmatu zuen "Brompton cocktail" delakoa 1896an, mina tratatzeko nahasketa farmakologikoa morfina edo heroian, kokaina, purutasun handiko alkohola eta batzuetan klorpromazina. 1920ko hamarkada arte, hala ere, ez zuten lehendabiziko aldiz morfina eta heroinaren erabilera terapeutikoa arautu herrialde hartan.

Lau hamarkada geroago, Cicely Saunders erizainak sortu zuen lehenengo hospizio modernoa Londresen, Saint Christopher izenekoa 1967an. Kanadan bestela, "Palliative Care" kontzeptua hasi ziren erabiltzen 1970eko urteetan. 1974an AEBetako lehenengo hospizioa Connecticuten abiatu zuen Florence Wald erizainak.

1980ko hamarkadan martxan ipini ziren mota honetako lehenengo taldeak Frantzian eta Espainian. Euskal Herrian, 1991an Iruñeko Hospital de San Juan de Dios aitzindaria izan zen.

Arlo anitzekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondo formatutako mediku eta erizainak funtsezko profesionalak diren arren, bestelako osasungileek ere kolaboratu dezakete zeregin hauetan, diziplina anitzeko taldeak osatuz. Beste profesional hauen artean psikologoak, erizain laguntzaileak, gizarte langileak eta botikariak ditugu. Arlo espiritualaz arduratzen dira bestela modu espezifikoagoan erlijio jendea, baina baita erlijiosoa ez dena ere.

Tratamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zainketa aringarrien esparruan okerra da "ezin ezer egitearen" ustea, hau da, sendaezina dena trataezintzat hartzea. Gaixotasuna bera sendatuko ez dugula jakin arren, tratamendu sintomatikoa ematea da helburu orokorra, mina, arnasestua, deliriuma, antsietatea, larritasun psikikoa eta abar, sendagarriak diren bestelako konplikazioak albo batean baloratuz (infekzioak, tronbosiak, ...). Horietaz gain, sostengu psikologikoa eta emozionala beharrezkoa da modu batean edo bestean prozesu guztian zehar.

Bestela, ankerkeria terapeutikoa beharrezkoak ez diren tratamenduak ematea izango zen, eta distanasia ("heriotza txarra") sufrimenduekin hiltzea eta alferrikako neurri medikoak hartzea. Horiexek saihestea da xede nagusia beti ere, bai eta heriotzaren atarian gaixoek modu duinean amaitzea ere. Horretarako, sedazio paliatiboa erabiltzea biderik egokiena da gehienezko tratamendu sintomatikoa eduki arren sintoma biziak pairatzen dituzten pertsonentzat.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian, lurraldeka hauxek dira gaur egun dauden unitate edo zerbitzu espezializatuak, familiako medikuntza eta etxeko ospitalizazioaz gain:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]