Zakil

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zakila
Gizaki baten zakil arruntaren eta tentearen (erekzioa) arteko ezberdintasuna Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partegizonezkoen ugaltze-aparatua
Gernu-aparatua
KonponenteakZakil-mokoa
Zakilaren leize-gorputza
Uretra
Moko-azala
odol-hodia
Latinezpenis
Terminologia anatomikoa

Zakila (grezieraz: peós) arraren ugalketa organo garrantzitsuenetakoa da. Ugaztunetan, gernubidearen azken zatia da gainera.

Zakilaren oinarrizko funtzioa sexu harremanean baginan sartu eta esperma bertan uztea da, ondoren ugalketa gertatzeko. Bagina organo elastikoa denez, zakila gogortuta (zutik) egon behar da bertan sartzeko.

Gizakion zakila odolez betetzean gogortzen da, ez baitu, beste animalia batzuen kasuan bezala, hezurrik. Gogortze hori (erekzio izenez ezagutzen da) sexu kitzikapenaren ondorio izan ohi da gehienetan, nahiz eta kasu askotan gorputzaren berezko erreakzio izan (lotan dagoela gertatutako erekzioak kasu). Erekziorik lortu ezina inpotentzia izenez ezagutzen den gaixotasuna da.

Gizonezko heldu bat erekzioaren ondoren zakila kitzikatuz (bai sexu harremanen, bai masturbazioaren bidez) orgasmora eta eiakulaziora iristen da. Hala ere orgasmoak ez dira helduen kontua soilik, haur eta nerabeek ere (guztiz heldu gabe daudenek) izan ohi dituzte.

Zakilaren tamaina eta itxura gizonetik gizonera aldatzen da. Osagai genetikoek zein arrazialek nolabaiteko eragina dutela frogatu dute zenbait ikerketek, baina ez da ondorio esanguratsurik atera. Ikerketa horien arabera, erekzioan dauden gizonezkoen zakilek 13 eta 17 zentimetro bitartean neurtzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zakil Aldatu lotura Wikidatan