Zalakain abenturazalea (Pío Baroja)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zalacain el aventurero» orritik birbideratua)
Artikulu hau Zalakain abenturazalea eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».

Zalakain abenturazalea
Datuak
IdazleaPío Baroja (1908)
Argitaratze-data1908
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaZalacaín el aventurero
HizkuntzaGaztelania
HerrialdeaEspainia
FormatuaInprimatua
ISBN978-84-8130-196-0
OCLC433138677
Euskaraz
IzenburuaZalakain abenturazalea
ItzultzaileaKoro Navarro
Argitaratze-data2006

Zalakain abenturazalea (gaztelaniaz: Zalacaín el aventurero) delakoa Aitzgorriko etxea (1900), Labrazgo maiorazkoa (1903) eta Altzateko jaun-en kontu zaharra (1922) eleberriekin batera Pío Baroja idazle donostiarraren Eusko Lurra (tetralogia) osatzen zuen hirugarren eleberria izan zen.

Martin Zalakain gaztearen bizipenak eta abenturak kontatzen ditu, Bigarren Karlistaldiaren garaian. Lehenbiziko argitalpena 1908an inprimatua izan zen. 2001an Espainiako El Mundo egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean nabarmendu zuen.[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

Abenturak Bigarren Karlistaldian girotuta daude, Zalakain eta Bautista, Kapistun deituriko gizon batekin batera Iparralde eta Hegoaldearen arteko mugan estraperlo negozioetan dabiltza. Lan hauetan dabiltzalarik, Zalakain eta Bautista Santa Kruz apaizaren taldearekin elkartuko dira, behartuta, baina azkenean biek ihes egitea lortuko dute.

Lizarran eta jeneral karlistak engainatu nahian, espetxeratu egingo dute. Zalakainek espetxetik ihes egin, Katalina andregaia hango komentutik erreskatatu eta harekin ezkonduko da. Karlisten erretiradan Karlos Ohandoren morroi batek erailtzen du eleberriaren amaieran.

Euskerazko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]