Zaldieroa
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau nafar komikigileari buruzkoa da; siux buruzagia gaitzat duena beste hau da: Zaldi Ero
Patxi Huarte 2010ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Patxi Huarte Larraburu | |
| Jaio | 1966 | |
| Faltzes (Nafarroa) | ||
Patxi Huarte Larraburu, "Zaldieroa" (Faltzes, Nafarroa, 1966ko urtarrilaren 14a-) komikigile nafarra da.
Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen kazeta itxi zuten arte. Gaur egun egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu. Nabarra, Aizu!, Xabiroi eta Karrika aldizkariekin, eta Deia egunkariarekin, kolaborazioak egiten ditu.
2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen; bigarrena 2007an; hirugarrena 2010ean, eta laugarrena 2011n.
2009an, Prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.
Bibliografia [aldatu]
- "Zaldi Eroa" (TMEO, 1998).
- "De rerum natura 1" (Elkar, 2005).
- "De rerum natura 2" (Elkar, 2007).
- "De rerum natura 3" (Elkar, 2010).
- "De rerum natura 4" (Elkar, 2011).
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Zaldieroaren webgunea
- (Euskaraz) Patxi Huarte, Zaldi Eroa: Umore Indioaren buruzagia: "Ez, nik ez nuke ergatiboa kenduko" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-03-11)
- (Euskaraz) "Nafarroak oso Feng Shui txarra du" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-06-24)