Zaldunen Krak

Koordenatuak: 34°45′25″N 36°17′40″E / 34.7569°N 36.2944°E / 34.7569; 36.2944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldunen Krak
Krak des Chevaliers
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Crac des Chevaliers and Qal’at Salah El-Din
Kokapena
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahHoms eskualdea
Siriako barrutiaTalkalakh District
HerrixkaAl-Husn
Koordenatuak34°45′25″N 36°17′40″E / 34.7569°N 36.2944°E / 34.7569; 36.2944
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2013 -
JabeaOspitaleko Zaldunak
Arkitektura
EraikitzaileaShibl al-Dawla Nasr (en) Itzuli
Ospitaleko Zaldunak
Materiala(k)kareharria
Azalera2,38 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (vi)
Erreferentzia1229-001
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Zaldunen Krak[1] (kʁak de ʃəvaˈlje; arabieraz: قلعة الحصن Qalʿat al-Ḥuṣn) Sirian dagoen gurutzatuen gaztelua da, Homsetik 40 kilometrora eta hobekien kontserbatzen direnetako bat. Lehendabizikoz kurduek XI. mendean eratu eta Hisn al Akrad ("Kurduen gaztelua") izena eman zioten. 1142an Raimundo II.a Tripoliko kondeak zaldun ostalariei eman zien: haiek 1271ra arte beren eskuetan mantendu zuten.

Zaldunek gaztelua sendotzeko lanak 1140ko hamarkadan hasi zituzten eta 1170ean lurrikara batek gazteluari kalte egin zionean jadanik bukatuta zeuden. Zaldunek Lehenengo Gurutzadan Tripoliko Konderriko muga babestea zuten helburu eta gotorleku hura gune estrategiko nagusi bilakatu zen. XIII. mendean zabaldua, une gorenean 2.000 lagun inguruko goarnizioa izan zuen. 1271n Baibars I.a sultan mamelukoak 36 eguneko setioaren ondoren hartu zuen.

1933an Frantziako Gobernuak zaharberritzeari ekin zion. 1946an Siriak independentzia aldarrikatu zuenean, Libanoko mugatik gertu geratu zen. 2006an, UNESCOk Qalat Salah El-Din zitadelarekin gizateriaren ondaren izendatu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]