Zalduntza liburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tirant lo Blancen gaztelaniazko itzulpenaren azala, 1511, Cervantesek sutatik salbatu zituen hiru zalduntza liburuetako bat.

Zalduntza liburuak prosazko literatura genero bat da, ospe eta arrakasta handikoa Erdi Aroaren amaieran eta Pizkunde hasieran Europako aristokraten artean.

Literatura genero honen parodia bat egin zuen Cervantesek Kixotea idatzi zuenean, garai hartan dagoeneko modaz iragana baitzegoen. Azken jatorrizko liburua, Policisne de Boecia, 1602an argitaratu zen, baina zalduntza liburuetako asko XVII. mende osoan zehar berreditatu ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldun gudua.

Honakoak dira bere funtsezko ezaugarriak:

  • Lehen mailako fikzioak: gertakariak pertsonaiak baino garrantzitsuagoak dira, arketipikoak eta lauak direnak, eta akzioak ekarri eta eramaten ditu, honek aldatzen edo eraldatzen ez dituelarik, eta pertsonaien psikologiak ere garrantzirik ez duelarik.
  • Egitura irekia: abentura amaiezinak, kontaezinbeste balizko jarraipen, hiperbole edo exagerazioaren beharra, anplifikazioa (belaunaldi bakoitzak bere aitaren balentriak, arma ekintzak edo ospea gainditu behar ditu). Heroiak ez dira hiltzen, beti dago bide ireki bat irteera berri baterako. Sinesgarritasun geografiko eta logikoaren erabateko falta. Liburu oso luzeak, elkargurutzatutako abenturenak.
  • Ohore, balio edo abentura bilatzea proba ezberdinen bidez: egitura episodiko bat da, non heroiak proba ezberdinak gainditu behar dituen (adibidez "Maitale leialen arkua" igarotzea Amadis de Gaularen kasuan) bere dama merezi izateko, jauregi bat sorginkeriatik libratzeko edo bere garaiko zaldunik hoberenarentzat gordea dagoen ohoreren bat lortzeko. Ia beti, zaldunaren motibazio nagusiak ospea eta maitasuna dira.
  • Zaldunaren bere damarekiko maitasunaren idealizazioa: maitasun gortetarra, dama zerbitzatzea, idolatria masokista, ezkontzaz kanpo harreman sexualak seme ilegitimoekin, baina beti ezkontzen amaitzen dute.
  • Indarkeria loriatua: arma ekintzekin irabazitako balio pertsonala, banakako borroka ospea lortzeko, balio altuagoak moralitate altuagoa, jaianak (harroak) izan ezik; zaldun guduak, ordaliak, dueluak, guduak munstro eta erraldoiekin. Kontrapuntu bezala, maitasun masokismoa.