Zalla

Koordenatuak: 43°12′50″N 3°07′52″W / 43.214°N 3.131°W / 43.214; -3.131
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zalla
 Bizkaia, Euskal Herria
Zallaren ikuspegia.
Zallako bandera

Zallako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaEnkarterri
Izen ofiziala Zalla
AlkateaJavier Portillo Berasaluze (Zalla Bai)
Posta kodea48860, 48850 eta 48869
INE kodea48096
Herritarrazalla(ta)r, zalluco, -a, sorgin / brujo, -a
Kokapena
Koordenatuak43°12′50″N 3°07′52″W / 43.214°N 3.131°W / 43.214; -3.131
Map
Azalera31,03 km²
Garaiera96 metro
Distantzia24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria8.319 (2023)
19 (2022)
alt_left 4.258 (%51,2) (%50,4) 4.189 alt_right
Dentsitatea258,20 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 7,9
Zahartze tasa[1]% 20,16
Ugalkortasun tasa[1]‰ 32,05
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 73,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 15,18 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,13 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 8.19 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraXII. mendea. urtea
Webguneahttp://www.zalla.org

Zalla Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, 8.376 biztanle zituena 2016. urtean. Bilbotik 24 kilometro mendebaldera dago.

Geografia

Inguru naturala

Zalla Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Zallak Sopuertarekin egiten du muga iparraldean, Balmasedarekin mendebaldean, Burgos probintziarekin hegoaldean, Gordexolarekin hego-ekialdean, eta Gueñes udalerriarekin ekialdean.

Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.

Banaketa administratiboa

Zalla udalerria bost barrutik edo kuadrilek osatzen dute. Udalerriaren erdigunea eta herritar gehien dituena Mimetiz da (2011ko datuak):

Historia

Alfonso I.a errege asturiarraren garaietan (VII. mendean), enkarterriko eskualdearen birpopulatze-prozesuari ekin zitzaion. Birpopulatze-prozesu hartan, Karrantza eta Sopuerta udalerriak ere aipatzen dira. XII. mendean udalerria sortu eta San Migel Eliza eraiki zen. Behe Erdi Aroko bandoen gerraren borroken lekuko izan zen eliza.

1630. eta 1640. urteen artean Zalla Bizkaiko jaurerrira batu zen. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen, gehienbat artoaren landaketa. Horrez gain, basogintza ere garatu zen egur-ikatza ekoizteko. Bizkaiko beste eskualde batzuetan bezala, burdinolek garrantzi handia izan zuten, siderurgiaren hastapenetan hainbat ustiapen-gune eratu ziren ibaien ertzetan. Merkataritzari dagokionez, Balmasedak garrantzi handia izan zuen,, Erdi Arotik bidegurutze nabarmena baitzen.

XIX. mendetik aurrera Bilbo Handiak bizi izandako hazkunde ekonomiko handiari aurre egin ezinik, errota eta burdinola gehienek ateak itxi zituzten Bilbo Handiko industriekin lehiatu ezinean. Gainbehera horrekin batera bestelako industria garatu zen, gehienbat papergintza. Industria berri horretako enpresa batzuk "Papelera del Cadagua", "Sociedad Eléctrica Urrutia" eta "Fábrica de Papel de Fumar" izan ziren.

Demografia

Herriaren ikuspegia

XX. mende osoan zehar Zallaren biztanle kopuruak goranzko joera erakutsi zuen. Enkarterrietako gune nagusietako bat izanik, inguruko eskualdeko jendea erakarri zuen. Hala ere, ez zuen izan bertatik hurbil dauden Bilboaldeko beste herri batzuetako hazkunde ikaragarria.

XXI. mendearen lehen hamarkadan ere hazkundeak jarraitu egin zuen.

Zallako biztanleria

Politika

Zallako udaletxea.

2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Zallan: Aralar, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Bildu, Alderdi Popularra eta Ezker Batua-Berdeak. Aralarrek bere zerrenda utzi zion parte hartzerik izan ez zuen Zalla Bai hautagaitzari. Abstentzioa % 19,31 izan zen, 74 boto baliogabe eta 70 boto zuri egon ziren. Emaitza haien ondoren, Aralarreko zerrendetan zihoan Javier Portillo Berasaluze independentea izendatu zuten Zallako alkate, erabateko gehiengoz.

2015eko udal hauteskundeetan Javier Portillo zerrenda propioarekin (Zalla Bai herritar plataformarekin) aurkeztu zen, eta berriro irabazi zituen hauteskundeak. Zalla Baik zazpi zinegotzi eta botoetan gehiengo osoa lortu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleak bost zinegotzi eskuratu zituen (aurrekoetan baino bat gehiago) eta Euskal Herria Bilduk bat. PSE-EEk bere zinegotzia galdu zuen.

Zallako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Zalla Bai
7 / 13
2.737 (% 53,45)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 13
1.713 (% 33,45)
4 / 13
1.632 (% 31,15)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
1 / 13
353 (% 6,89)
1 / 13
507 (% 9,68)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 13
228 (% 4,45)
1 / 13
592 (% 11,30)
Aralar**
7 / 13
2.326 (% 44,40)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n Aralar Euskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateak

2015 Javier Portillo Berasaluze (Zalla Bai)
2011-2015 Javier Portillo Berasaluze (Aralar)
1991-2011 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1987-1991 José María Gómez Basaguren (EAJ)
1979-1987 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)

Kultura

Ibai Lorak da Zallako euskal dantzetako taldea, 1965ean sortua.

Jaiak eta ospakizunak

Zallako jai garrantzitsuena Gangas eguna da (urriko lehen astelehena, lehenengo igandearen ondorengoa). Auzo bakoitzak ere badu bere jaia, urteko beste egun batzuetan. Horrez gain, udalak errege magoak, Olentzero, aratusteak eta bestelako jaialdi eta ospakizunak antolatzen ditu.

Ondasun nabarmenak

San Migel eliza.

Iruditegia

Garraioak

Feve tren konpainiak udalerri honetan sei geltoki ditu:

Zallar ospetsuak

Jose de Urrutiaren margolana, Francisco de Goyak egindakoa.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zalla Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).