Zamora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zamora

 Gaztela eta Leon
Zamora
Zamora hiriaren ikuspegia.
Zamorako bandera

Zamorako armarria

Izen ofiziala Zamora
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
 Espainia
 Gaztela eta Leon
Bandera de Zamora.svg Zamora
Alkatea Rosa Valdeón (PP)
Koordenatuak

41°29′56″N 5°45′20″W / 41.49889°N 5.75556°W / 41.49889; -5.75556Koordenatuak: 41°29′56″N 5°45′20″W / 41.49889°N 5.75556°W / 41.49889; -5.75556

Zamora non dagoen adierazten duen Gaztela eta Leon-ko/-go/-eko mapa
Zamora
Zamora non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Zamora
Eremua 10,5 km2
Distantzia 250 km Madrila
Postakodea 49001 - 49015
Biztanleria 65.362 bizt (2012)
Dentsitatea 6.224,95 bizt/km²
Sorrera 852
http://www.ayto-zamora.org

Zamora[1] izen bereko probintziako hiriburua da. Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan kokatuta dago. 2005ean 66.123 biztanle zituen, eta 10,5 km²-ko azalera du. Itsas mailatik 652 metrora kokatuta dago. XX. mendeaz gero, biztanle-kopurua gehitzen joan da, pixkanaka-pixkanaka baina etengabe, probintziako jendea erakarri duelako. Probintziako administrazio eta merkataritza eta garraiabideen gune nagusia da.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamora honako auzoek osatzen dute: Alviar, Arenales, barriada de Asturias, Los Bloques, Cabañales, La Candelaria, Carrascal de Duero, Centro edo Casco Antiguo, La Horta, La Lana, Las Llamas, Olivares, Pantoja, Peña Trevinca, Pinilla, Rabiche, San Frontis, San Isidro, Espíritu Santo y Obelisco, San José Obrero, San Lázaro, El Sepulcro, Villagodio eta Las Viñas

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko berriak Ptolomeok ematen ditu vacceo-en Oceludusum izeneko herriaz ari dela. Alfontso I.a Asturiaskoak berreskuratu zuen 747. urtean. 879an, Muhammad I.ak birrindu zuen, eta hondakinetan geratu zen harik eta Alfontso III.a Leongoak berriz eraiki zuen arte (883). Handik hara Duero ibaiaren arroa babesteko gotorleku izan zen, Tororekin batera. Hori dela eta, 988an, Almanzorek eraitsi zuen berriz, eta hutsik geratu zen XI. mendea arte. 1061ean, Fernando I.a Gaztelakoak jendea eraman zuen eta foruak eman zizkion. XI. mendetik aurrera, ehungintzak indarra hartu zuen. Zamoraren historian industria-mota horri lotuta egon da hiriaren bilakaera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Zamora)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.9 11.4 14.7 16.3 20.2 25.5 29.6 29.1 25.2 18.6 12.6 9.0 18.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 1.8 3.1 5.0 8.3 11.8 14.6 14.5 11.9 7.9 3.9 2.0 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34 28 18 36 42 30 15 13 22 38 42 44 363
Iturria: AEMET[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria nekazaritzako eta abere-hazkuntzako gaiak eraldatzera (irina, ardoa, larrua), ehungintzara (Zamorako mantak), buztingintzara eta metalurgiara bideratua dago.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuetan, aipagarriak dira harresiko hormak, dorreak eta ateak, XII. mendeko katedral erromanikoa, Magdalena eta San Bizente eliza erromanikoak, San Isidro eliza erromaniko-gotikoa, San Joan eliza (XIII. m.), San Andres eliza, Errenazimentukoa, Urrakaren etxea eta jauregiak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamoratar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zamora Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.