Zamorako probintzia

Koordenatuak: 41°45′N 6°00′W / 41.75°N 6°W / 41.75; -6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamora
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ISO 3166-2ES-ZA
HiriburuaZamora
Geografia
Koordenatuak41°45′N 6°00′W / 41.75°N 6°W / 41.75; -6
Azalera10,561 km²
MugakideakSalamancako probintzia, Valladolideko probintzia, Leóngo probintzia, Ourenseko probintzia eta Bragantza
Punturik altuenaPena Trevinca
Demografia
Biztanleria174.544 (2018)
168.725 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018)
Dentsitatea18,7 bizt/km²
Gentilizioazamorar
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
www.zamoradipu.es

Zamora Espainiako probintzia bat da. Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan kokatuta dago, haren ipar-mendebaldean.

2006. urtean, probintziak 197.492 biztanle zituen. Hiriburua Zamora hiria da. Beste hiri nagusiak Benavente, Puebla de Sanabria, Toro eta Villalpando dira.

Geografia

Muga hauek ditu: Iparraldean Leon eta Ourense, ekialdean Valladolid, hegoaldean Salamanca eta mendebaldean Alto Tras-os-Montes (Portugal).

Iberiar Penintsulako iparraldeko goi-ordokian dago Zamora. Duero ibaiak alderik alde igarotzen du probintzia, ekialdetik mendebalera. Iparraldetik hegoaldera, Duerora isurtzera doan Esla ibaiak bi zati egiten du Zamorako iparraldea: ekialde zelaia batetik, larre zabalak eta labore sailak dituena, eta mendebal menditsua bestetik, Leongo mendien hego-ekialdea hartzen duena eta Galiziako mendiekin muga egiten duena. Lurralde horretan daude Zamorako mendi garaienak: Peña Trevinca (2.021 m) eta Peña Negra (2.124 m). Mendi horien hegoaldean Sanabriako lurraldea, aintzira asko dituena, eta Terako ibarra, abere hazkuntzarako oso egokia dena, daude. Gainerakoa ordokia da.

Klima kontinentalekoa da Zamora, oso uda beroak ez baditu ere, negu hotzak dituena. Euri gutxi izaten da, 300 mm inguru urtean.

Ekonomia

XX. mendean zehar, 1950. urtetik aurrera, batez ere, biztanle kopuruak behera egin du, jende asko joan baitzen garai hartan Bartzelonara, Euskal Herrira eta Europako beste zenbait herritara lan egitera. Ekonomia nekazaritzan oinarritua da: azukre erremolatxa, laboreak eta, Duero ibaiaren arroan, mahastiak dira gehien lantzen diren gaiak. Lihoa ere egiten da Sanabrian, Alisten eta Carvajalesen. Ipar-mendebaleko mendietan basoa ustiatzen da. Duero eta Esla ibaietan zehar zentral hidroelektrikoak daude. Industria, nekazaritzako gaiak eraldatzera bideratua, Zamoran, Toron eta Benaventen dago bilduta.

Eskualdeak

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Zamorako udalerrien zerrenda»
  1. Zamora (hiriburua): 65.575 biztanle (2002).
  2. Benavente: 17.127 bz.
  3. Toro: 9.079 bz.
  4. Fuentes de Ropel: 1.844 bz.
  5. Morales de Valverde: 1.832 bz.
  6. Villalpando: 1.677 bz.
  7. San Cristóbal de Entreviñas: 1.629 bz.
  8. Puebla de Sanabria: 1.628 bz.
  9. Villardefallaves: 1.626 bz.

Hizkuntzak

Zamorako hizkuntza nagusia gaztelania da. Halaber, lurraldearen zatirik handienean hizkuntza bakarra ere bada. Hala ere, Zamorako ipar-mendebaldean galiziera nagusi den herri batzuk badira eta, era ahulagoan, galiziera nagusi den zonalde horren ondoan, leonera edo horren arrastoak mantentzen dituzten herri batzuk ere badira.

Zamoran, hortaz, leonerazko hiztun gehienak bizi dira, Sanabria, Benavente, Aliste, Sayago eta Los Arribes eskualdeetan.

Halaber, As Portelas/Las Portillas eskualdean galizierazko hiztunak nagusi dira.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zamorako probintzia Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak