Zaraitzu
|
Zaraitzu |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Azalera | 310 km² | |
| Biztanleria | 1663 (2010) | |
| Dentsitatea | 5,5 bizt / km² | |
| Udalerriak | 16 | |
| Herririk handiena | Otsagabia (625 biztanle) | |
Zaraitzu Nafarroako ipar-ekialdean dagoen ibarra da, Zangozako merindadean. Mendebaldeko Pirinioetako eskualdea da.
Gaur egun 1.663 biztanle baino ez ditu ibarrak, 310 km2-ko azaleran bizi direnak (5,5 bizt/km2 inguru). Hiriburua Ezkaroze da, Otsagabia eskualdeko herririk populatuena eta handiena da eta Itzaltzu, berriz, biztanle gutxien duen udalerria da.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Mugakide hauek ditu: Iparraldean Basabürüa (Zuberoa); hegoaldean Nabaskoze udalerria; mendebaldean Aezkoa; eta ekialdean Erronkariko ibarra.
Udalerriak [aldatu]
- Otsagabia (625 biztanle).
- Ezkaroze (340).
- Jaurrieta (215).
- Galoze (106).
- Espartza-Zaraitzu (91).
- Sartze (69).
- Gorza (53).
- Orontze (51).
- Itzaltzu (49).
- Uskartze (42).
- Ibiltzieta (38).
- Itzalle (37).
- Igari (27).
- Izize (24).
- Erripalda (3).
Biztanleriaren bilakaera [aldatu]
| Udalerria | 1975 | 1981 | 1986 | 1991 | 1996 | 2001 | 2005 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Espartza | 199 | 160 | 159 | 136 | 122 | 103 | 100 |
| Ezkaroze | 466 | 431 | 400 | 365 | 364 | 358 | 363 |
| Galoze | 149 | 135 | 142 | 133 | 124 | 121 | 118 |
| Gorza | 122 | 113 | 106 | 90 | 79 | 72 | 65 |
| Itzaltzu | 84 | 54 | 52 | 49 | 49 | 45 | 46 |
| Jaurrieta | 415 | 391 | 359 | 321 | 268 | 238 | 225 |
| Otsagabia | 826 | 777 | 721 | 676 | 701 | 666 | 651 |
| Orontze | 66 | 70 | 70 | 57 | 53 | 56 | 55 |
| Sartze | 121 | 112 | 106 | 111 | 84 | 79 | 81 |
| guztira | 2448 | 2243 | 2115 | 1938 | 1844 | 1738 | 1704 |
Inguru naturala [aldatu]
Ibaiak [aldatu]
Zaraitzu ibaia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du ibarra, bertako ardatza da eta izena ematen dio eskualdeari.
Mendiak [aldatu]
Abodiko mendilerroak banatzen du ibarra Aezkoarekin mendebaldean eta Iratiko oihanarekin iparraldean.
Orhi mendiak (2.017 m), mendebaldeko Pirinioetako lehen gailurra 2.000 metro baino altuagoa dena, bereizten ditu eskualdea eta Larraine aldea (Zuberoa).
Zaraitzuera [aldatu]
Bertako euskalkia, zaraitzuera edo "Zaraitzuko uskara", bertakoek oraindik erabiltzen zuten XX. mendearen bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. Koldo Zuazoren sailkapenean, ordea, Erronkariera eta Zaraitzuera Ekialdeko Nafarrera deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.
Gaur egun, Euskararen Foru Legeak bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik, alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, Otsagabia, Ezkaroze, Jaurrieta, Espartza-Zaraitzu, Sartze, Gorza, Orontze eta Itzaltzu alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean Galoze dugu bakarrik.
Festak [aldatu]
- Irailaren 8an, Otsagabiako jaiak.
- Irailaren 17an, Muskildako Andre Maria.
Zaraitzuar ezagunak [aldatu]
- Gabriel Urralburu (1950-), Nafarroako Lehendakari ohia (1984-1991).
- Miguel De Andres (1957-), Athleticeko futbolaria izandakoa.
- Cesar Krutxaga (1974-), Osasunako kapitaina.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Source : Nafarroako Estatistika Institutua
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Zaraitzu eta Erronkariko landetxeen webgunea
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||