Zaraitzuera

Wikipedia(e)tik
Zaraitzuko hizkera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalkien eremuak, Luis Luziano Bonaparteren XIX. mendeko sailkapenari jarraituz

Zaraitzuera edo Zaraitzuko euskara (Zaraitzuko uskara) Zaraitzuko euskalkia da. 1998az geroztik, hala zaraitzuera nola erronkariera, Koldo Zuazo euskal dialektologoak egindako sailkapenari jarraituz, ekialdeko nafarrera deritzon euskalkiaren barruan sailkatuta ageri dira.

Eduki-taula

Sailkapena [aldatu]

  • Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa» (1718) nolabait Zaraitzu eta Erronkariko hizkerak lotu zituen eta bertze hizkerengandik ezberdindu:

"...zeren geure hitzkuntza propiala baitarabilagu hain nahasia eta trukhatua, non Eskualdunok gerok pena eta neke baitugu elkharren aditzeko.

Ezperen bat-bedi Nafarroa-beherearra, edo zuberoarra Bizkaitarrarekin, edo Alabesarekin, eta Oxagabiarra, edo Erronkalesa Baztandarrarekin eta Lau-urtarrarekin; edo zein nahi Eskual-herriko aldebatekoa bertze alderdikoarekin,..."

  • Bigarrenean (1864-1865) azpieuskalki bati buruz mintzatzen da: Espainiako zuberera, Zaraitzu eta Erronkariko aldakiez osaturik zegoena.
  • Hirugarrenean (1866-1867) nafar-zuberera delako euskalkiaren barnean sartu zuen.
  • Laugarrenean (1869) ekialdeko behe-nafarreraren baitan kokatu zuen.

Historia [aldatu]

XVIII. mendea [aldatu]

Idazki erlijiosoak ditugu: Itzalle eta Orontzeko ikasbideak eta Satrustegik argitaratu idazkiak.

XIX. mendea [aldatu]

Idazki erlijiosoekin batera, Bonaparteren ikerlanak ditugu. Eaurtako Pedro Jose Sanperrek San Mateoren ebanjelioa itzuli zuen eta Jose Urrutiak Arturo Campionen Orreaga balada.

XX. mendea [aldatu]

"Uskaraz ikas eta dosta" leloa, Otsagiko ikastola batean.

Ziriako eta Federiko Garraldak Euskal Esnalea aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituzten ibarreko hizkeran 1911tik 1925era arte, gai ezberdinak jorratuz: ipuinak, igarkizunak, kontakizunak, historia, abereak, ohiturak eta haur jolasak. Azkuek euskal folklorea eta etnografiari buruzko ikerketan Zaraitzuko erran zahar, kantu eta ipuinak jaso zituen, hala nola hitz asko bere hiztegian ere. Koldo Mitxelenak 1958tik aurrera euskalkia sakonki aztertu zuen. Jose Estornes Lasak Zoilo Mosoren kontakizunak jaso zituen 1969an. Koldo Artolak 1975 eta 1992 artean Zaraitzun bildu ahozko testigantzak argitaratu ditu.

Itxaro Bordak bere Bakean ützi arte (1994) liburuan Itzaltzuko pertsonaia dakar, Joana Garralda, Zaraitzuko euskaraz mintzo dena.

XXI. mendea [aldatu]

Aitor Aranak Zaraitzuko euskaldunen testigantzak jaso zituen.

Gaur egun, ia hiztunik ez da gelditzen eskualdean. Hala ere, Aitor Aranak Zaraitzuko hiztegia argitaratu zuen eta hurrengo urtean gramatikako liburua, testuak itzuli, bai eta ibarrean ikastaroak eman ere. Aipatzekoa da ere Iñaki Camino ikerlariaren lana.

2003.ean Asisko Urmenetak, Marko Armspachek eta Jokin Larreak Gartxot komikia argitaratu zuten, zaraitzuko euskaraz idatzirik dagoena.

Ezaugarri Orokorrak [aldatu]

Fonologia [aldatu]

Bokalak

  • ea > ea, ia: emaztea,emaztia.
  • ee > ee, ie: berzeen,berzien.
  • oa > oa, ua: ardoa,ardua.
  • Sinkoparen maiztasuna handia da, hau da, bi kontsonanteren arteko bokala galtzen da: zra, gra 'zara, gara', egitra 'egitera', kontra 'honetara', bukatrik 'bukaturik', zren 'ziren'.
Eta batzuetan bi bokalen arteko -r- galtzen da ere: ikusien 'ikusiren', mutilan 'mutilaren', diabruandako 'deabruarendako'.
  • Euskara batuan ei diptongoa duten hitz batzuk oi forma izan dezakete: zoin 'zein', odei, odoi 'hodei', zemat, zomat 'zenbat'.
  • Bokal artean u bokala b kontsonante bezala ahoskatzen da: gaba 'gaua', gaberdi 'gauerdi', dabe 'die' (daue).

Kontsonanteak

  • j- eta ih-, hitz hasieran, x- bilakatzen da: xakin 'jakin', xin 'jin', xan 'jan', xei 'jai', xarduki 'iharduki', xardetsi 'ihardetsi'.
  • Orokorrean h ez da ahoskatzen, baina erakusleetan k agertzen da horren ordez: kau, kori, kura; berdin leku adberbioetan: kemen / keben / ken, kor, kan. Eta haietatik eratorrietan: kainberze, konengatik, e.a. Singularreko bigarren pertsonan batzuetan y dugu: yut 'haut', yuen 'huen'. Hitz batzuetan bokal ezberdinen artean mantendu da, g bezala ahoskatuz: agoa 'ahoa', ugalde 'uhalde'. Baina Zaraitzuko iparraldean bokal ezberdinen arteko ia kasu guztietan mantendu da: logi 'lohi', xagu 'xahu', begi 'behi', begarri 'beharri', ogatze 'ohatze'.

Bustidura

  • Normalean in, il multzoak ez dira soinu bustiaz ebakitzen : mina, mila, ilargi, baina bai ain, ail multzoak: gañan 'gainean', añari, 'ainari, ainara, enara'.

Izen Morfologia [aldatu]

  • NOR: -RA singularra -a bukaera duten hitzetan: artu ginuen tranbiara, eskolara bukatzen zelarik baina tranbia bat, eskola bat.
  • Objektu zuzenak artikulurik bage erabiltzeko joera: zen Otsagiko, edaten ginuen ur.
  • NONDIK: singularrean -(e)RIK izen berezia denean, -(e)TIK izen arrunta denean: Ezkarozerik eta menditik, pluralean -ETARIK: karriketarik ebiltzen da.
  • NORA: -(e)RA izen bereziek, -(e)ALA arruntek: Ezkarozera eta erriala, oianeala.
  • NORI: Singularrean -ARI, pluralean -ER: lagunari eta laguner.
  • NORENDAKO (norentzat): Singularra -ARENDAKO eta plurala -ENDAKO.
  • Bizidunekiko deklinabidean -GAN atzizkia ez ezik BAITAN ere erabiltzen da: gugana edo gure baitara, zuganik edo zure baitarik.
  • Erdarazko -on > -io mailegu zaharretan: arrazio 'arrazoi', montio 'montoi'.
  • Erdarazko -on > -oe, -oa mailegu guti batzuetan: Arague, Aragua 'Aragoi'.
  • Erdarazko -on > -on mailegu berrietan: sason 'sasoi', xabon 'xaboi', kamion 'kamioi'.
  • Erdarazko -cion > -zione: afizione 'afizio', inyekzione 'injekzio', diputazione 'diputazio'.
  • -XKO atzizki txikigarria: pajexko 'pajetxo', zatixko 'zatitxo', gorrixko 'gorritxo', txakurko 'txakurtxo'.
  • Nihaur, guhaur edo zuhaur moduko izenordain indartuak erabiltzen dira.
  • Ihor, ior, iyor, yor, ('inor', 'nehor') izenordea agertzen da.
  • Zenbakiak: bat, bida, irur, laur, borz, sei, zazpi, zortzi, bedratzi, amar, ameka,....

Aditz Morfologia [aldatu]

  • Partizipioa -(r)IK eta batzuetan -TA: bukatrik/bukatuta, xakinik/xakinta vs. bukatua, jakina.
  • Aditzen plurala egiteko -E edo -IE erabiltzen da: die 'dute, zien 'zuten', zinien 'zenuten', zintzaen, zintzaien 'zineten', dabe, dauie 'die'.
  • NOR-NORI-NORK adizkietan, ekialde osoan erabiltzen den *eradun erroa, -AU- bilakatu da: dauzut 'dizut', dadaie 'didate', dabet 'diet', zaukun 'zigun'.
  • Aditzen geroaldia beti -(r)EN atzizkiaz osatzen da: eginen dut, emanen dauzut... eta baita: ekusi(r)en (du)zu 'ikusiren duzu' oritren zra eta oritien zra 'oroituren zara'.
  • Zuka edo zuzka, errespetuzko tratamendua: erran ziakozun 'erran zion', xin (di)zu 'jin da', argitzen dizie 'argitzen dute'.
  • Xuka edo xuxka, maila berekoen arteko tratamendua: erman diabexut 'eraman diet', fan nixu 'joan naiz'.
  • Hika, gazteagoekin erabiltzen den tratamendua: i iz 'hi haiz', yintzan 'hintzen', yuen 'huen', yut 'haut'.
  • Ahalerazko formak -IRO- edo -EZA- erroaz osa daitezke: dezaket, droket, doket edo dauket.
  • -(e)NEZ atzizkia: Ez dakiat orai xeiak bukatu drenez.

Hiztegia [aldatu]

Hiztegia ezberdina izan daiteke herri batetik bertzera kasu askotan. Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu komentatuko.

  • abari: afari.
  • aditu: aditu, ulertu, konprenitu.
  • agitu: agitu, gertatu.
  • aitatto/aitaborze: aitona, aitita, aitatxi, aitajaun.
  • alke: ahalke, lotsa.
  • altxatu: gorde.
  • altzin: aitzin, aurre.
  • amatto/amorze/amiña: amiña, amona, amama, amatxi, amandre.
  • anitz: anitz, asko, oso.
  • apal: apal, behera.
  • arroitu: arroitu, burrunba, zarata.
  • artio: artio, arte.
  • atze: ahantzi, atzendu, ahaztu.
  • azkar: azkar, indartsu.
  • baratu: baratu, geratu.
  • batzarre/bilgo: batzar, bilera, bilkura.
  • bedatse: bedatse, primadera, udaberri.
  • begiratu: zaindu.
  • bellitu: iratzarri.
  • berere: bederen, badere, behintzat.
  • berze: bertze, beste.
  • betarte: begitarte, musu, bisaia, aurpegi.
  • bexko: pertz.
  • bezala/lez: bezala, legez.
  • denbra: denbora.
  • dostatu: jostatu, jolastu.
  • ebli: ibili.
  • edeki/iriki: ireki.
  • egun: egun, gaur.
  • ele/itz: hitz, ele, berba.
  • elki: ilki, jalgi, atera, irten.
  • emaro: emaro, emeki, astiro.
  • eraugi: ekarri.
  • erden: ediren, topatu, kausitu, aurkitu.
  • erman: eraman.
  • ertsatu: hertsatu, estutu
  • ertsi: hetsi, itxi, hertsi, estu.
  • etse: etxe.
  • ezari/eseri: ezarri, jarri, ipini.
  • ezne: esne.
  • fan: joan.
  • fite: fite, arin, bizkor, azkar.
  • galdegin: galdegin, galdetu.
  • gaminta: ganibet, aizto.
  • gaur: gau honetan.
  • gaxtoa: txarra.
  • gibel/gible: gibel, atze, oste.
  • goiti: goiti, gora.
  • goratu: goratu, altxatu.
  • guti: guti, gutxi.
  • guzi: guzi, guzti.
  • ilargi/ilaski: ilargi.
  • kario: kario, garesti, karu.
  • katulu: katilu.
  • kiskolde: zilbor.
  • korte/itegi: heia, korta, abeltegi, ukuilu.
  • kuek: hauek.
  • laronbat: larunbat.
  • leo/lego: leiho.
  • lili/lore: hlili, lore.
  • lotsa: lotsa, beldur, ikara, izu.
  • mirigin: ikusmiratu, aztertu, miratu, so egin, begiratu.
  • noiznahi den: noiznahi, edonoiz, noizgura.
  • oritu: oroitu, gogoratu.
  • orma: izotz, lei, jela.
  • oron: ordu.
  • orzegun: ortzegun, ostegun.
  • orzilare: ortzirale, ostiral.
  • pe: behe, azpi.
  • sauntsi: jaitsi.
  • sobra: sobera, gehiegi.
  • txikin: txiki.
  • ugalde: ugalde, ibaia.
  • urran: hurran, hurbil.
  • xarduki/xardoki: iharduki, hitz egin.
  • xei: jai.
  • xin: jin, etorri.
  • xuntatu: juntatu, bildu, elkartu.
  • yago/geago/deago/diago: gehiago.
  • ziek: zuek.
  • zomat: zenbat.

Testu bat adibide moduan [aldatu]

Xardoki zien taberna batian bizpur gizonek, beti zaudela ontarzunik gabe, eta fan biar ziela ya ilaskian zomait mina edo alor on erdetzen zien.

-Eta nola iganen gra ilaskiala? –erran zuen batek.

-Aisa da kori ene ustian –erran zuen berze batek.

-Nola?

-Egin zagun konporta anitz ta eserita bata berzian gañan, eldren gitra aisa.

Asi zren konporta egitra, eta bi urteren buruan asi zen lana. Konporta ta konporta, eser tzien guziak bata berzian gañan. Eldu zren anitz goiti eta azkenian konporta bat faltatzen zen.

-Zer egin biar dugu orai? -zauden gizonak arritrik. Arrizio barnian fan zren Juanis Iriartekongana erranez zer agitzen zen konportekin.

Orduan erran zuen Juanis Iriartekok:

-Kor, obenena da gentzia apaleko konportara eta gañan esertzia.

Aski zen Juanis Iriartekon errana. Fan zren gure gizonak, eta azken konportara esertzeko ilaskiala eltzeko, gendu zien apalekua; eta, zer agitu zen?

Guziak erori zrela lurriala.

Oharra: konporta barril edo upela da.

Federiko Garralda (1917). Kontu bat, Euskal Esnalea, 218 orr.

Bibliografia [aldatu]

Aditzak [aldatu]

Atsotitz eta ohiturak [aldatu]

34, 40, 41, 76, 91, 100, 101, 104, 106, 117, 118, 119, 142, 144, 165, 166, 172, 179, 184, 186, 187, 198, 218, 223, 226, 275, 276, 302, 306, 314, 315, 320, 326, 328, 346, 377, 383, 385, 425, 434, 445, 447.

227.

Atsotitzak: 18, 31 (31), 34 (78), 35 (91), 36 (110), 39 (138), 47 (258), 51 (293 ,295), 52 (302), 53 (324), 54 (337), 55 (352, 357, 362), 58 (403), 59 (416, 418), 61 (442), 62 (473, 474), 63 (486, 491), 64 (499), 66 (526), 67 (542), 68 (562), 69 (579), 71 (608), 72 (628), 73 (637), 78 (688, 692), 83 (742), 84 (759), 85 (772), 86 (786), 87 (805), 88 (815, 821), 91 (845), 96 (908), 98 (948, 950), 102 (977, 981), 103 (985), 104 (1003, 1019), 106 (1039), 107 (1050), 109 (1082), 110 (1095), 113 (1128), 115 (1142), 116 (1161), 121 (1226), 122 (1249), 124 (1270, 1273), 127 (1310, 1325), 133 (1422), 142 (1533), 144 (1556), 146 (1592), 147 (1602), 148 (1620), 151 (1632), 152 (1647, 1648), 153 (1660), 154 (1667), 155 (1685), 156 (1691, 1693), 157 (1704, 1709), 158 (1721), 159 (1741), 160 (1753, 1754, 1762), 161 (1768, 1775), 163 (1798, 1801, 1805), 164 (1815), 165 (1829, 1835), 166 (1838), 167 (1852), 168 (1860, 1869), 169 (1870), 171 (1911, 1919), 175 (1967, 1977), 177 (1999), 178 (2024), 180 (2057), 183 (2096), 184 (2120), 185 (2142), 186 (2158), 187 (2169), 188 (2191), 189 (2206), 191 (2224, 2226, 2231, 2233), 192 (2257), 193 (2260), 195 (2301), (2304), 197 (2332), 198 (2353, 2371), 200 (2400), 201 (2413), 202 (2426, 2430, 2431), 203 (2441, 2453), 204 (2471), 207 (2514, 2519), 208 (2529, 2540), 210 (2567, 2576), 213 (2621, 2625), 214 (2643), 215 (2654), 216 (2671), 217 (2689), 218 (2712), 219 (2729), 220 (2745, 2747, 2748), 226 (2850), 228 (2877), 229 (2903);

Esaerak: 238, 242, 243, 245, 247, 248, 251, 254, 257, 258, 259, 260, 262, 265, 266, 267, 272, 273, 276, 279, 281, 287, 294, 300, 301, 303, 309, 310, 316, 320, 321, 323, 324, 325, 340, 342, 344, 346, 347, 348;

Haurren hizkuntza: 355, 357, 358, 359, 360;

Ahokorapiloak: 364;

Pipitakiak: 376, 377, 382, 383, 384, 387, 388, 389, 391, 392, 393, 394, 395, 396, 397, 398, 399, 400, 403, 404, 407, 410.

6, 56, 105, 115, 121, 185, 196, 208, 209, 222, 230, 235, 241, 248, 249, 252, 258, 263, 264, 274, 279, 284, 309, 312, 317, 329, 333, 338, 350, 351, 372, 376, 379, 381, 409, 417.

Azterketa dialektologikoak [aldatu]

  • Bonaparte, L L (1863). Carte des sept provinces basques montrant la delimitation actuelle de l’euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et varietes, Luis Luziano Bonaparte.
  • Bonaparte, L L (1872). Etudes sur les trois dialectes basques del vallees d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal, tels qu’ils sont parles a Aribe, a Jaurrieta et a Vidangoz, Luis Luziano Bonaparte.
  • Camino, I (1997). Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua.
  • Mitxelena, K (1967). "Notas fonologicas sobre el salacenco", Julio de Urquijo Euskal Filologiarako Mintegiaren Urtekaria (ASJU), 1.
  • Zuazo, K (2003). Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar.

Bideoak [aldatu]

Hiztegiak [aldatu]

  • Arana, A (2001). Zaraitzuko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak.
  • Egaña, M; Artola, K eta Arbelaiz, J J (1983). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), I, Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Egaña, M; Artola, K eta Arbelaiz, J J (1990). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), II, Aranzadi Zientzia Elkartea.

Idazkiak [aldatu]

  • Alzola, N (1958). "Una carta de D. Pedro Jose Samper, Vicario de Jaurrieta, dirigida al Principe Luis Luciano Bonaparte", Principe de Viana, 72-73.
  • Arana, A (2004). Nafarroako euskalkiak. Zaraitzuera. Irakurgaiak, Hiria Liburuak.
  • Bonaparte, L L (1867, 1973). El salmo quincuagesimo, traducido al vascuence del valle de Salazar, de la versión castellana de don Felipe Scio, por don Pedro Jose Samper, abad de Jaurrieta, Itxaropena.
  • Bonaparte, L L (1868). Le Cantique des trois jeunes gens dans la fournaise, dans les dialectes basques d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal, Luis Luziano Bonaparte.
  • Bonaparte, L L (1869). Le petit catéchisme espagnol du P. Astete, traduit en trois dialectes basques: I. Aezcoan, par P.J. Minondo. II. Salazarais, par P. J. Samper. III. Roncalais, par P.Hualde. Verifié et modifié sur les lieux mêmes par L.L. Bonaparte, Luis Luziano Bonaparte.
  • Mitxelena, K (1982). "Un catecismo salacenco", Fontes Linguae Vasconum (FLV), 39.

Ikasteko liburuak [aldatu]

  • Arana, A (2002). Zaraitzuko Uskara. Zaraitzuera ikasteko liburua, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak.

Kantuak [aldatu]

Komikiak [aldatu]

Nobelak [aldatu]

Soinu-grabazioak [aldatu]

Transkripzioak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]