Zaramaga

Koordenatuak: 42°51′28″N 2°40′05″W / 42.8578°N 2.6681°W / 42.8578; -2.6681
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaramaga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′28″N 2°40′05″W / 42.8578°N 2.6681°W / 42.8578; -2.6681
Demografia

Zaramaga Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean kokaturik, azken erroldaren arabera auzoak 16.000 biztanle inguru dauzka. Auzoaren mendebaldean Gasteizko hilerri zaharra dago, Santa Isabeleko kanposantua, alegia.

Historia

Auzoaren garapena 1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkaden artean egin zen eta industrian lan egiteko etortzen ziren etorkinei begira proiektatu zen, Obra Sindical del Hogar erakundeak diseinatutako Plan Partziala jarraituz. Langile izaera hori, gune industrial nagusietatik hurbil egoteagatik indartu zen, Michelin, Forjas Alavesas eta Sidenor bezalako enpresak besteak beste. Auzo berri hartako etxebizitza gehienak Gasteizko aurrezki kutxak eraiki zituen.

1976ko martxoaren 3an trantsizioko gertakaririk odoltsuenetako bat gertatu zen auzoan. Zaramagako San Frantzisko elizan bilera bat egiten zeuden greban egiten ari ziren langileak indarrez atera zituen bertatik poliziak. Ondorengo egunetan egondako istiluetan (poliziak langileen aurka tiro egin zuen) bost hildako izan ziren.

Azken urteetan, auzoa biziberritu duten hainbat ekimen egin ditu udalak, parke berriak eta plazen eraberritzeak esaterako. Horrez gain, Euskal Herriko merkataritza-gune handienetakoa eraiki da Boulevard merkaritza-gunea alegia.

Zaramagaren ikuspegia Boulevard merkataritza-gunetik

Plaza eta parkeak

  • Martxoaren 3a plaza
  • Laudio plaza
  • Iparraldeko parkea

Ikus, gainera