Zaraobe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zaraobe Amurrion dagoen gune harresitua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaraoben batzen ziren Aiarako foruaren barruan zeuden herrien ordezkariak. Lehen aldiz aipatu zen Zaraobe 1373. urtean, Aiarako foruaren lehen erredakzioan.

Batzarrak irailaren 29an egiten ziren. Bertan aukeratzen zituzten Aiara osatzen zuten bost kuadrillen alkateak. Zaraoben batzen ziren bost kuadrillak hauek ziren:

1. Haizpealdeko kuadrilla: Arespalditza, Maroño, Aginaga, Madaria, Sanbantone, Menoio, Ozeka, Lexartzu, Añes, Zollo, Erbi eta Luxo.

2. Lezamako kuadrilla: Baranbio, Astobitza, Larrinbe, Lekamaña, Saratxo, Etxegoien, Lezama eta Izoria.

3. Amurrioko kuadrilla: Amurrio, Olabezahar, Luiaondo eta Murga.

4. Lantenoko kuadrilla: Lanteno, Kexaa, Menagarai, Erreta-Lanteno, Costera, Mendieta, Erretes Tudela, Soxoguti eta Santa Coloma.

5. Okondo: Beotegi, Zuhatza eta Okondo.

1841. urtean kuadrilla hauek udalerri bihurtu ziren: Lezama, Amurrio, Okondo eta Aiara. 1842. urtetik aurrera, Zaraobeko zelaian egiten ziren batzarrak amaitu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]