Zarautz

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zarautz

GipuzkoaGipuzkoa
Izen ofiziala Zarautz
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Jon Urien Krespo (Eusko Alkartasuna)
Herritarra zarauztar
Koordenatuak 43°17′N 2°10′W / 43.283, -2.167 (Zarautz) Koordenatuak: 43°17′N 2°10′W / 43.283, -2.167 (Zarautz)

Eremua 14,80 km2
Garaiera 4 m.
Euskaldunak  %71,89 (2001)
Distantzia 18 km. Donostiara
Postakodea 20800
Biztanleria 22.474 bizt (2008)
Dentsitatea 1518,51 bizt/km²
Sorrera 1237
www.zarautz.org


Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala.

Uda garaian hondartza (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: 2006an ia 22.500 biztanle zituen, eskualdeko % 60. Hala ere, udaran laukoiztu eta 80.000 biztanle izaten ditu. Udalaren aurreikuspenen arabera, 2010. urterako, 30.000 bat biztanleren bizilekua izango da Zarautz.

Hondartzako mendebaldeko ertzean Narrosko Jauregia dago. Isabel II.a eta Belgikako Fabiola erreginek bertan igarotzen zituzten oporraldiak.

Zarautz eta bertako hondartza menditik ikusia

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mendebaldean Getaria, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko Golkoa mugakide ditu herriak.

[aldatu] Auzoak

Zarautz 26 auzotan banatzen da:

[aldatu] Herrigunean

[aldatu] Herrigunetik kanpo

[aldatu] Euskara

Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.

Zarauzko euskara Urolako besteekin batera sailka daiteke, nahiz eta Beterriko hizkerekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren berbera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu... [1]

[aldatu] Izenaren inguruan

Euskarazko forma Zarautz da, herriaren izen ofizial bakarra. Haren deklinabideari dagokionez, -tz bukaerako toponimoen gisan egiten da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma horietan Zarauz- da erroa. Gaztelaniazko izena horixe bera izaki, XX. mendeko azken laurdenean, purista batzuek Zarautz-ko udaltzaingoa eta antzeko forma okerrak erabili nahi izan zituzten.

[aldatu] Turismoa

Karlos Argiñanoren jatetxea, hondartzaren ertzean

Isabel II.ak opor-hiri aukeratu zuenetik, XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko handitu dira. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera,Hego Euskal Herriko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia deritzan eremuan, Karlos Argiñanoren hotel eta jatetxea dago.

Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira, azken horiek, uda partean, Sanferminak direla eta.

Zarautzek bost hotel, apartamendu eta ostatu ugari, bi kanpin-leku eta dozena bat landa turismoko etxe ditu. Biztanleriari dagokionez, udan Gipuzkoako bigarren hiria da, Donostiaren atzetik.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, etxebizitzen % 30 bigarren egoitzak dira.

[aldatu] Ikustekoak

[aldatu] Politika

Portu Jauregiaren ikuspegia, gaur egungo Udaletxea San Pelaiotako festetan

Zarautzek izan dituen azken lau alkateak Eusko Alkartasunakoak (EA) izan dira, bertan sortu baitzen alderdia. Oraingo alkatea Jon Urien da.

2007ko hauteskundeen emaitzak ondoko hauek izan ziren:

Alderdi politikoa Bozka kopurua Bozken ehunekoa Zinegotziak
EA 2.155  % 19,77 5
EAJ 2.072  % 19,00 5
PSE-EE 1.918  % 17,59 5
EB-Aralar 1.722  % 15,79 4
PP 951  % 8,72 2

EAE-ANVren hautagaitzak debekatu egin zituzten; hala ere, hauteskundeetara aurkeztu egin ziren, legearen arabera botoak (denera, 1.866) baliogabe gisa zenbatu bazizkieten ere. Bestalde, % 37,01eko abstentzioa izan zen[2].

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Gazteria

2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat hartu eta Zarauzko Gaztetxea kokatu zuten. Kontzertuak, zine forumak, solasaldiak, erakusketak eta mahai-inguruak kontuan hartuta, berrehun ekitalditik gora antolatu dira bertan.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zarauztar ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Zarauztar ezagunen zerrenda

Francisco Escudero musikagilea, Jose Angel Iribar futbolari eta entrenatzailea, Eloy de la Iglesia zinema zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Karlos Argiñano sukaldaria aipatzekoak dira.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
  2. 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundia


Tresna pertsonalak