Zarautz Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarautz Arraun Elkartea
Herria Euskal Herria Zarautz, Gipuzkoa
Sorrera 1983
Lehendakaria Euskal Herria Jon Artola
Entrenatzailea Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga
Koloreak      urdina
Trainerua      Enbata
Patroia Euskal Herria Gaizka Garmendia
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
0
2016ko liga: 9.a (KAE 1 Liga)
Webgune ofiziala

Zarautz Arraun Elkartea (ZAE) Zarauzko (Gipuzkoa) arraun taldea da, 1983an sortua. Inmobiliaria de Orio eta Zarauzko Udala dira taldearen babesleak. Traineruez gain, batel eta trainerilla txapelketetan parte hartzen du.

Uniformea

Taldearen trainerua Enbata da, eta kolore urdina erabiltzen du. 90. hamarkadan Zarauztarra izeneko trainerua ere erabili zuen.

Historia

Kluba sortu aurretik

Zarauzko traineruak lehian aritu izan ziren 10. hamarkadan Kontxako Banderan, bai eta Zarautzen bertan aristokraziarentzako antolaturiko frogatan ere. 1916an hartu zuen lehenengo aldiz parte Kontxako banderan eta laugarren postua eskuratu zuen. Bi urte beranduago bigarrenak izan ziren baina ez zuten bandera herrira eraman, zigortu egin baitzuten Donostiaen trainerua jotzeagatik. 50. hamarkadan ere aritu zen Kontxan emaitza aipagarririk lortu ez zuen arren. Kluba sortu aurreko azken parte hartzea 1961ekoa izan zen.

Elkartearen hasierako urteak

Elkartea 1983an sortu zen eta 1986an izan zuen lehenengo denboraldia traineruetan. 1991ean Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen, sailkapen estropadan zortzigarren gelditu arren Yola taldea (Koxtape B) kanporatua izan baitzen. 90. hamarkadan urtero atera izan du trainerua, nahiz eta urte batzuetan arraunlari eskasia zela eta beste elkarteekin bat egin beharra izan, Oriorekin 1993an Orio B osatuz eta Getariarekin 1995ean.

1996an Euskal Ligan sartzea lortu zuen. 11. izan zen baina bere historiako lehenengo banderak irabazi zituen (Karmen Donostian, Koxtaperena Pasaian eta Zumaiakoa). 1997an 9. postua lortu zuen Ligan eta 1998an zazpigarrena izan zen. 1999an Euskal B Ligan aritu zen eta bertan bigarren egin zuen liga hartakoak ziren 6 bandera irabaziz. Hurrengo bi urtetan ez zuen trainerurik atera eta 2002an Ligako 20.a izan zen.

Garai onenak

2003an TKE Liga sortu berrian sartzea lortu zuen Zarautzek. Azken postuan bukatu bazuen ere elkartearen garai onenei hasiera eman zion. 2005ean KAE Ligan bigarren eginez berriz TKEra igotzea lortu zuen. 2006an Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabaziz hasi zuen urtea eta trainerutan Ligan seigarren eta Kontxan laugarren egin zuen, non euskal trainerurik onena izan baitzen. 2007an Ligan bosgarren izan zen, Zumaiako bandera irabaziz, eta Kontxan laugarren postua errepikatu zuen. Emaitza hauetaz gain Gipuzkoako txapeldunak izan ziren zarauztarrak. 2008a ere batel eta trainerilletan gogor hasi zuten denboraldia, untzi bietan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabaziz. Ligan ere berriz bosgarrenak izan ziren baina Kontxan sartzerik ez zuten lortu. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuten El Corte Ingles Banderan bigarren postua lortuta.

2009an maila pixka bat jeitsi zen Ligan 8. egin baitzuten. Ziklo baten amaiera zen, denboraldi bukaeran entrenatzaileak eta hainbat arraunlarik elkartea utzi zuten eta 2010an maila galdu zuen Zarautzek. Ordutik KAE 1 mailan aritu da, baina 2013an 11. postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean KAE 2 liga irabazi zuen, zilarrezko mailarako txartela eskuratuz, baita 8 bandera ere.

Baina 2014a ez zen urte oparoa izan traineruagatik soilik. Gazteek ere hainbat garaipen eskuratu zituzten, besteak beste, infantil mutilen Gipuzkoako bateletako liga edota jubenilek, bateletako denboraldia Getarian egin ostean, traineriletan lortu zituztenak: Gipuzkoako trainerila ligako lehen postua, Gipuzkoako txapelketako bigarrena, Euskadiko ikurrina eta brontzezko domina estatuko txapelketan. 2015ean KAE Ligan zortzigarren postua eskuratu zuen eta 2016an bederatzigarrena izan da.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0):.
  • Bigarrena (1): 1918.
  • Laugarren (2): 2006 eta 2007.
  • Sailkatua (3): 1991, 2006 eta 2007.

TKE Liga

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (1): 2007.
  • Bigarrena (1): 2006.

Gainontzeko estropadak

Handiak Zarauzko Ikurrina (0): hirugarrena 2008an.
Etxekoa Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2014.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (2): 1996, 2007.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1996.
Koxtaperen Bandera (2): 1996, 1999.
Irun Hiriko Bandera (1): 1999.
Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 1999.
Hondarribiako Promozio Bandera (1): 1999.
Ur-Kirolaken Bandera (2): 1999, 2004.
San Pedroko Bandera (1): 2004.
Getariako Bandera (1): 2004.
Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2004.
Koxtaperen Bandera (1): 2005.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2014.
Bizkaian Mundakako Bandera (2): 2007, 2014.
Areetako Bandera (1): 2014.
Itsasoko Amaren Bandera (1): 2014.
Plentziako Ikurrina (1): 2014.
Lapurdin Baionako Bandera (1): 1999.
Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2005.
Bermeoko Promozio Bandera (1): 2014.
Kantabrian Ría del Asón Bandera (2): 1998, 2014.
Santoñako Bandera (1): 2004.
Flaviobriga Bandera (1): 2014.

Trainerilletan

Bateletan

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 12.a -
2004 Federazio Liga, 8.a -
2005 Federazio Liga, 2.a -
2006 TKE Liga, 6.a 4.a
2007 TKE Liga, 5.a 4.a
2008 TKE Liga, 5.a -
2009 TKE Liga, 8.a -
2010 TKE Liga, 12.a -
2011 KAE 1 Liga, 5.a -
2012 KAE 1 Liga, 7.a -
2013 KAE 1 Liga, 11.a -
2014 KAE 2 Liga, 1.a -
2015 KAE 1 Liga, 8.a -
2016 KAE 1 Liga, 9.a

Emakumezkoen trainerua

Zarautz Arraun Elkartea
Entrenatzailea Euskal Herria Eneida Etxabe
Koloreak           marroia eta urdina
(Zarautz-Getaria)
Trainerua      Esperantza
Patroia Euskal Herria Izaro Lestayo
Palmaresa:
Kontxako Banderak
Euskotren Ligak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
2016ko liga:
2016ko Kontxa:
5.a (Gipuzkoako Liga)
5.a

2013an lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua osatu zuen etxeko arraunlariez gain Tolosakoak ontziratuz. Gipuzkoako Ligan seigarren postua eskuratu zuten.

2014an Getariako Arraun Elkartearekin batera aritu dira eta Gipuzkoako Ligan bosgarrenak izan ziren. Hurrengo urteetan ere elkarrekin jarraitu dute eta bi bandera eskuratu zituzten 2015ean. 2016an Kontaxko Banderan debuta egin eta ohorezko txandarako sailkatu dira. Azkenean 5. postuan amaitu du.

Kontxako Bandera

  • Bosgarrena (1): 2016.

Ligak

Banderak

Denboraldiak

Urtea Taldea Liga Kontxa
2013 Zarautz Gipuzkoako Liga, 6.a -
2014 Zarautz-Getaria Gipuzkoako Liga, 5.a -
2015 Zarautz-Getaria Gipuzkoako Liga, 5.a -
2016 Zarautz-Getaria Gipuzkoako Liga, 5.a 5.a

Banderak

Zarautzek estropadak antolatzeko tradizio handia izan du. Aurrez batel estropadak egon izan ziren arren, 1946an Zarauzko trainerilla estropadak antolatzeari ekin zion, Bermeokoekin batera trainerilletako bandera garrantzitsuena bihurtuz. 1976an traineruetara salto eginez Zarauzko Ikurrina antolatu du urtero. Gaur egun TKE Ligako eta Emakumezkoen Ligako estropada garrantzitsuena da, bi jardunalditara jokatzen den bakarra baita.

Kanpo loturak