Zarautz Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarautz Rugby Elkartea
HiriaZarautz, Urola-Kosta
 EH
Sorrera1978
Kirol zelaiaASTI
PresidenteaGaizka Zulaika
EntrenatzaileaEuskal Herria Xabier Amunarriz
Euskal Herria Fran Puertas
LigaOhorezko B maila
2015-16A taldean, 1.a
Webguneawww.zarautzrugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Zarautz Rugby Elkartea Gipuzkoako Urola-Kosta eskualdean dagoen Zarautz udalerriko errugbi talde bat da.

Historia

Taldea 1978 urtean eratu zuten Kepa Illarramendik eta “El Rata”-k. Lehenengo entrenamentuak hondartzan egiten zituzten itsasbeheran. 2004an Paul Altuna presidente zela klubari bultzada ematea erabaki zen eta Luciano “Lutxo” Benitez argentinarra entrenatzailea lehenik eta David Viguera frantziarrak mailaz igoarazi zuten Zarautz, eta harrobia ere sustatu zen.

2013an Ohorezko B mailara igo zen eta 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan A taldeko txapelduna izan zen, ez zuen ordea Ohorezko mailara igotzerik lortu.

Azken denboraldiak

Denboraldia Maila Postua
2008-09 Lehenengo Nazionala 2.a
2009-10 Lehenengo Nazionala 3.a
2010-11 Lehenengo Nazionala 3.a
2011-12 Lehenengo Nazionala 3.a
2012-13 Lehenengo Nazionala 1.a (igo)
2013-14 Ohorezko B maila 4.a
2014-15 Ohorezko B maila 1.a
2015-16 Ohorezko B maila 1.a

B taldea

Gizonezkoen B taldea ere badu.

Denboraldia Liga Postua
2015-16 Euskal Liga (2. maila) B taldeko 4.a

Kanpo loturak