Zarrabete
Wikipedia(e)tik
Zarrabete hari instrumentu zaharra da, tekladuna eta eskuaz gurpil bati eragiten jotzen dena, "bibolin mekaniko" baten moduan.
Europako hainbat tokitan jo izan da tradizionalki, bai eta Euskal Herrian ere, gaur egun erabat desagerturik dagoen arren. Lehenengo aipamenak IX. mendekoak dira, Erdi Aroan, musika sakroarekin lotutakoak. Geurean, tresna agertzen den azkeneko testuak XVIII. eta XIX. mendekoak dira.
Gaur egun, folk musikan erabiltzen da oraindik, gaitaren antzeko soinua sortuz.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Zarrabetearen web gunea
Bibliografia [aldatu]
- "Soinutresnak euskal herri musikan" (Juan Mari Beltran, "Egin" biblioteka, 1996).
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |