Zazpigarren Sinfonia (Beethoven)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zazpigarren Sinfonia Ludwig van Beethovenek idatzi zituen bederatzi sinfonietako bat da. 1812ko maiatzean amaitu zuen idazten. Wagnerrek, sinfonia hau, dantzaren apoteositzat jo zuen, eta erritmo aldetik oso dizdiratsua da. Beethovenek, sinfonia honi buruz, amaitu zuenean, honako hau esan zuen: "Gizakiei izpirituaren eroaldi jainkotiarra ematen dien Bakoa naiz". Zortzigarren Sinfoniaren "ahizpa bikitzat" hartzen da, iraupen aldetik azken hau baino luzeagoa den arren. La nagusiko tonalitatean idatzia dago.

Orkestazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zehar txirula, bi oboe, lan afinatutako bi klarinete, bi fagot, lan, min eta ren afinatutako hiru tronpa, ren afinatutako tronpeta bat, tinbalak eta harizko tresnek osatutako orkestra batentzat idatzia dago.

Mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beethovenen gainontzeko sinfonia guztiek bezala (Seigarrena izan ezik) lau mugimenduz osatua dago. Honakoak dira:

Poco sostenuto-Vivace[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allegretto[aldatu | aldatu iturburu kodea]


\new Score {
  \new Staff {
    \relative c {
      \time 2/4
      \key a \minor
      \clef bass
      \tempo "Allegretto" 4 = 76
      c4 c8-. c-.
      b4-.(b-.)
      b b8-. b-.
      c4-.(c-.)
      c4 c8-. c-.
      b4 a8-. b-.  
      c4 r4      
    }
  }
}

Presto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allegro con brio[aldatu | aldatu iturburu kodea]


\new Score {
  \new Staff {
    \relative e'' {
      \time 2/4
      \key a \major
      \clef treble
      \tempo "Allegro con brio" 2 = 72

      b8-._\markup {
  \dynamic ff \italic \hspace #0.1
} b16( cis e_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} d cis b)
      cis8-. cis16( d fis_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} e d cis)
      b8-. b16( cis e_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} d cis b)
      cis8.(a'16) a4\( 
      a8\) b,16( cis e_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} d cis b)
      cis8-. cis16( d fis_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} e d cis)
      b8-. b16( cis e_\markup {
  \dynamic sf \italic \hspace #0.1
} d cis b)
      <e, cis' a'>8 r r4 \bar ":|"
    }
  }
}


Orotara, sinfonia honek 34 minutu inguruko iraupena du.

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienan estreinatu zen 1813ko abenduak 8an, Hanauko guduan zauritutako soldaduen omenezko karitatezko kontzertu batean, eta Beethovenek berak zuzendu zuen, eta orkestra musikari ospetsuz osatua zegoen, Johann Nepomuk Hummel, Giacomo Meyerbeer, Louis Spohr, Ignaz Moscheles, Domenico Dragonetti, Andreas Romberg eta Antonio Salieri kasu. Estreinaldi honetan Zazpigarren Sinfoniak ez zuen arrakasta handirik izan, kontzertu honetan estreinatzen zen lanik garrantzitsuena "Wellingtonen garaipena Gasteizko guduan" baitzen. Lau egun beranduago, baina, sekulako arrakasta izan zuen, eta ordutik ospe handiko lana da. Sinfonia honen partitura 1816an argitaratu zen Moritz von Fries kondeari eginiko eskaintza batekin.


Aurrekoa
Seigarren Sinfonia
Beethovenen Sinfoniak
1812an idatzia
Ondorengoa
Zortzigarren Sinfonia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zazpigarren Sinfonia (Beethoven) Aldatu lotura Wikidatan