Zeami Motokiyo
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Zeami Motokiyo | |
| Jaio | 1363 | |
| (Japonia) | ||
| Hil | 1443 | |
| (Japonia) | ||
Zeami Motokiyo (japonieraz 世阿弥 元清, 1363-1443) antzerkiko aktore eta idazle japoniarra izan zen, bere aitarekin batera Nō antzerkia sortu zuena.
Aktore moduan [aldatu]
Zeamik Kan'ami bere aita izan zuen antzerki irakaslea, hau aktorea ere bazen. Aita eta semeak Nō antzerkiaren oinarriak finkatu zituzten. 1374an Kan'amiren konpainiak Ashikaga Yoshimitsu shogunentzat gortean lan egin ondoren, shogunak Zeamiri eskatu zion gortean geratzea. Hantxe shogunen maitale bilakatu zen, shudo tradizioa jarraituz.
Lanak [aldatu]
Ikerlariek 50 antzelan inguru egozten dizkiote Zeamiri, tartean Izutsu, Hagoromo (Luma-kapa), Koi no omoni (Amodioaren pisua) edo Atsumori.
Gainera, teoria liburuak ere idatzi zituen, nagusia Fūshi kaden (風姿花伝)— baita Kadensho (花伝書) izenaz ezaguna ere— izanik.
Bibliografia [aldatu]
- On the Art of the No Drama: The Major Treatises of Zeami, 1984, M. Yamazaki (ar.), J. T. Rimer (itz.)
- The House Of Kanze, Nobuko Albery, 1985, Simon And Schuster, New York, ISBN 0-671-60520-8 (eleberria)
- Zeami's Style: The Noh Plays of Zeami Motokiyo, Thomas Blenman Hare, Stanford University Press, Stanford, 1986.
- The Flowering Spirit: Classic Teachings on the Art of Nō, Zeami, William Scott Wilson (itz.), Kodansha International, Tokio, 2006, ISBN 4-7700-2499-1 (Fūshi kaden itzulita)
- Zeami: Performance Notes, 2008, Tom Hare (itz.), Columbia University Press, ISBN 978-0-231-13958-8