Zefalonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zefalonia
Kokapena

Zefalonia (grezieraz: Κεφαλονιά edo Κεφαλλονιά) Greziako uhartea da, Joniako uhartediko handiena. Itaka eta beste uharte txiki batzuekin batera, gaur egungo Greziako Kefallinia nomo edo probintzia osatzen du. 746 km2 eta 36,404 biztanle (2001) ditu uharteak. Hiriburua eta portu nagusia Argostolion da. Ardo-, brodatu-, alfonbra- eta itsasontzi-ekoizpenak garrantzi handia du. Aipagarriak dira Kraniiko aztarnak, mizenastarren hilobiak eta Hagios Georgios gaztelu veneziarra. Mizenastarren garaian garrantzi handiko uhartea izan zen. Geroztik erromatarren, normandiarren, veneziarren, napolitarren eta turkiarren mende izan zen, besteren artean. 1815ean Britainiaren babespeko herri izendatu zuten, eta 1864an Greziaren esku geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zefalonia Aldatu lotura Wikidatan