Zegama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zegama

 Gipuzkoa
Zegama
Zegamako ikuspegi orokorra.
Zegamako bandera

Zegamako armarria

Izen ofiziala Zegama
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Goierri
Alkatea Urko Gomez Ropon
(Bildu)
Herritarra zegamar
Koordenatuak 42°58′36″N 2°17′27″W / 42.97667°N 2.29083°W / 42.97667; -2.29083Koordenatuak: 42°58′36″N 2°17′27″W / 42.97667°N 2.29083°W / 42.97667; -2.29083

Gipuzkoa municipalities Zegama.JPG

Eremua 35,07 km2
Garaiera 300 m
Distantzia 53 km Donostiara
Posta kodea 20215
Biztanleria 1.553 bizt (2011)
Dentsitatea 44,28 bizt/km²
Sorrera 1615
http://www.zegama.net

Zegama Gipuzkoako hegoaldean dagoen udalerria da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroako mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. 2008an 1.454 biztanle zituen.

Zegamak 296 metroko garaiera du, eta 35 km2-ko azalera.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Zerain eta Segura, ekialdean Segura berriro eta Idiazabal, mendebaldean Legazpi, eta hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (biak Arabakoak).

Zegamako udaletxea.

[aldatu] Inguru naturala

Aizkorriko mendilerroak eta Altzaniako mendiek Arabatik banatzen dute udalerria. Zegama Aizkorriren barrenean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko bidean. Era berean, Nafarroatik ere oso hurbil dago.

Zegama Gipuzkoa eta Arabako pasabide natural garrantzitsu batean dago: Otzaurtetik eta Lizarratetik barrena doana, hain zuzen. Bide hori Erdi Aroaz geroztik behintzat erabili izan da Arabarekin bat egiteko.

[aldatu] Ekonomia

Zegamako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Papera eta papergintzako produktuak ekoizten ditu, tresneria, eraikuntzarako materialak, lixibak, kloroa eta automobilen piezak.

Nekazaritzak eta artzaintzak ere garrantzia dute herrian. Nekazaritza mota ozeanikokoa da: artoa, patatak, barazkiak eta belarra ekoizten da. Ardien abeltzaintza ere nabarmena da.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

[aldatu] Klima

Zegamako elizaren ataria.

Zegamak klima atlantikoa dauka. Haren batez besteko tenperatura 12° C ingurukoa da. Toki euritsua da, egun euritsuak gutxi gorabehera urtearen erdiak dira, eta udazken haizetsuak ditu.

[aldatu] Garraiobideak

Zegama ingurutik, baina ez herritik bertatik, N-1 errepidea igarotzen da. Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen errepide nagusi honetara iristeko bi modu daude, bata Etxegaratetik eskualde mailako GI-2637 errepidea jarraituz (Arabatik etorriz gero) eta bestea Beasaindik errepide bera baina iparraldetik hartuz (Donostiatik etorriz gero).

Irun-Madril trenbidea udalerritik igarotzen da eta bi geltoki ditu, Apeaderoa eta Otzaurte.

Garraio publikoari dagokionez, Goierrialdea autobus konpainiak Zegama-Beasain bidea eskaintzen du.

[aldatu] Kirolak

2004. urtetik aurrera, maiatzero, Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria den Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin ohi da.

[aldatu] Demografia

Zegamako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.147 2.188 2.109 1.993 1.952 1.970 1.898 2.079 1.775 1.542 1.399 1.294 1.348

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Zegamar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zegama
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak