Zekuiano

Koordenatuak: 42°45′17″N 2°26′15″W / 42.7546866°N 2.43751253°W / 42.7546866; -2.43751253
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zekuiano
 Euskal Herria
Zekuianoko ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Administrazioa
Posta kodea01129
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°45′17″N 2°26′15″W / 42.7546866°N 2.43751253°W / 42.7546866; -2.43751253
Garaiera690 metro
Demografia
Biztanleria10 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Zekuiano[1] (ofiziala Cicujano / Zekuiano) Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerrian dagoena. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen, bere hiriburua izan zelarik.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 95 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maeztu eta Elortzatik gatozela Atxarte[2] edo Los Pocilones[3] izeneko arroil txikia pasatzen da, Igoroin edo Musitu ibaiak (Laminoria aldeko inportanteena) haranetik ateratzeko daukan gunea.

Musitu, Elortza, Areatza eta Aletxa ditu auzoherri.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zekuianoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
82 82 80 75 79 81 84 95

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria historikoki herribildua da[4].

Eraikinik aipagarriena San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza da, herritik gora apur bat aldenduta dagoena; XIX. mendean berregina, erromaniko aurreko leihatea eta gotikoan zabalduriko atari erromanikoa ditu. Bere ondoan ikasleria Maeztun kontzentratu arte eskolak izan ziren eraikina dago.[5]

Ospakizuna Santa Ana baselizan.

Herrian bertan Santa Ana baseliza dago[5]. Herritik iparraldera Musiturako bidean Santo Toribio baseliza dago; garai zaharretan bertan biltzen ziren Laminoriako alkateak izendatzeko[5][6]. Udalerri modernoa osatu zenean ordea udaletxea Zekuianon bertan eraiki zuten; egun etxea herriko batzar administratiboaren bileretarako eta noizean behin auzokideen bilgune gisa erabiltzen da.

Herri honetan hiru iturri (horietako bik edanlekua dute), pilotan aritzeko eta auzokideak biltzeko lekua (elizpean), 1802ko irin-errota baten hondakinak eta Anglo-Vasco-Navarro trenbide desagertuaren geltoki bat.

Biztanleria galduz joan bada ere, azken hamarkadetan herrian bigarren etxebizitza duten batzuk ere badaude; bereziki aipatzekoa da Ama Lur izena eman zitzaion etxea (Santa Ana baselizaren parean), Getxoko Itzubaltzeta auzoko talde batek atondutakoa eta urteetan zehar udaleku eta abarrerako erabili izan dena.

Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dira, San Joan Bataiatzailearen omenez.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. Hala izendatua Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Entzia-Iturrieta-Izki-Kodes 1:25.000 eskalako mapan.
  3. Izendapen hori ematen zaio herriaren sarreran dagoen panel informatiboan eta udalaren webgunean.
  4. Zekuiano Euskomedian.
  5. a b c «Cicujano / Zekuiano» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  6. Arraia-Maeztuko udalaren webgunea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.