Zelai Dekumateak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Limes Germanicus eta Dekumaniar Zelaien eremua.

Zelai Dekumateak[1] (latinez: Agri Decumates edo Decumates Agri) Erromatar Inperioko eskualde bat zen, Oihan Beltza eta Main ibaiaren artean hedatzen zen, Rhin eta Danubio ibaien iturburuen artean. Retia eta Germania Garaia probintziekin mugatzen zuen.

100. urtean Retia probintzian sartu zuten. Gainera erromatarrek Lorch eta Ratisbona artean harresi bat eraiki zuten: Limes Germanicus delakoa.

Ondoren erromatarrek Main inguruko eremua galdu zuten, ziurrenik 270. urtera aldera, eta geroago Probo enperadorearen garaian (283) alamanek eremu horretako hegoaldea bereganatu zuten.

Eskualde honetako hiriak beste askoren artean honako hauek izan ziren: Ambiatinus Vicus, Alisum , Divitia, Gesonia, Victoria, Biberna, Aquae Mattiacae, Munimentum Trajani, Artaunum, Triburium, Bragodurum o Bragodunum, Budoris eta Carithni.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]