Zelio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelimontana villa Zelio muinoan, Giuseppe Vasiren irarlan baten arabera, 1761

Zelio[1][2] (latinez Collis Caelius, italieraz Celio) Erromako zazpi muinoetako bat da.

Tulio Hostilioren erregealdian, Alba Longako Lazioko biztanleria, Zelio muinoan ezartzera derrigortua izan zen. Tito Liviok kontatzen duen tradizioak, mendiak, Zelio Vibenna izena jaso zuen, bertan kanpamendu bat jartzeko edo bere lagun Servio Tuliok, bere omenez eskaini ziolako, Zelio hil zenean.

Erromako Errepublika garaian, erromatarren arteko aberatsenen bizitoki gune izan zen. Karakalaren Bainuetan eginiko lan arkeologikoek, erromatar villa bikainen hondarrak aurkitu dituzte, oso kontserbazio egoera onean daudenak, mural eta mosaiko bikainekin. Bertan dago, gaur egun, San Joan eta San Pauloren Basilika eta San Stefano Rotondoren Basilika zaharra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzinaroko eta Goiz Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak "Onomastika" lanean (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua)
  2.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 41°53′06″N 12°29′48″E / 41.88500°N 12.49667°E / 41.88500; 12.49667