Zelta Tigrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelta Tigrearen karikatura: Irlandako hedabideek marra orlegidun tigreak erabiltzen dituzte Zelta Tigrea irudikatzeko.

Zelta Tigrea (irlanderaz: Tíogar Ceilteach, ingeleraz: the Celtic Tiger) 1990eko hamarkadatik hasi eta 2001 arteko Irlandako Errepublikaren hazkunde ekonomiko azkarra izendatzeko erabili ohi den ezizena da. Zentzu zehatzean, izendapena garaia (Zelta Tigrearen urteak) eta herrialdea aldi horretan izendatzeko erabiltzen da. Orain dela gutxi, komunikabideetan Zelta Tigrea 2 (Celtic Tiger 2) izendapena agertu da, honekin herrialdeko BPG %5a hazi zen 2004 urtetik aurrerako hazkundea izendatzen da, honetan Irlandako Errepublikako Per capita Barne Produktu Gordina Europar Batasuneko bigarren handiena bihurtu zelarik.

Celtic Tiger esaera lehenbiziko aldiz 1994ko abuztuan Morgan Stanley eginiko txosten batean agertu zen. 1980ko hamarkadan zehar Hego Korea, Singapur, Hong Kong, Taiwan eta Ekialdeko Asiako zenbait herrialdek jasandako hazkunde bizkorraren ondorioz irabazitako "Asiatar Tigreak" (batzuetan baita "herensugeak" deituak ere) ezizenaren analogia bat dela suposatzen daiteke. Zelta Tigrearen ekonomiari Booma edo irlandar mirari ekonomikoa bezala ere ezagutzen da.

Zelta Tigrea (1996-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelta Tigrearen aurreneko aroa 90. hamarkadatik hasi eta 2001ko mundu mailako atzeraldi ekonomikoraino doa. 1991 eta 1993 artean irlandar ekonomia batez besteko urteko %6.8a hazi zen, honek berarekin bat eta ondorio bezala irlandar bizimoduaren hazkunde ikusgarri bat ekarri zuen, gainontzeko Mendebaldeko Europako estatu askoen bizimodu maila gainditzeko punturaino. Hazkunde tasa handiena 1999koa izan zen, urte honetan BPG %11.1a hazi zen, hau 1998 eta 1997 urteetan %8.7 eta %10.8ko igoeren ondoren izan zen. Halere, hazkunde tasa maila handi hau eman arren, 2001, 2002 eta 2003 urteetan zehar ekonomia %6 inguru haziz jarraitu zuen.