Zelta mitologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelta mitologia
Celtic lettre I chien.jpg
Mitologia gaelikoa
Britoi mitologia
Arturiar zikloa
Erlijioa
Zelta jaiak
Ikus zelta mitologiari buruzko artikulu guztien zerrenda

Zelta mitologia, zelten politeismoko mitologia da. Zelta mitologia ustezko zelta erlijioaren inguruko kontakizun bilduma zabal bat da, eta Burdin Aroan du jatorria. Aro horretako beste zenbait indoeuropar kulturak bezala, lehendabiziko zeltek ere mitologia politeista eta erlijio egitura bat izan zuten. Zelta herriak Erromarekin zituen harreman estuak zirela eta, galiar eta zeltiberoen antzera, mitologia horrek ezin izan zion eutsi Erromatar Inperioaren eraginari. Lehenago zelta mitologiari jarraitzen zioten herritarrak kristautasunera aldatu, eta haien jatorrizko hizkuntzak galdu ziren. Hala ere, ironikoki, badakizkigu haien sinismenei buruzko hainbat xehetasun, garai hartako erromatar eta kristauen albiste iturriei esker.

Bestalde, euren nortasun politiko eta linguistikoari eutsi zioten hainbat zelta komunitatek (adibidez, eskotoak eta Britainiar Uharteetako bretoiak), eta euren Burdin Aroko mitologien aztarna egonkorrak gureganaino helarazi zituzten, askotan Erdi Aroko idazkien bitartez.

Eduki-taula

Iturri historikoak [aldatu]

Celtic rond chien.jpg

Galiar hizkuntza idatziz jarri eta bizirautea lortu duten iturrien urritasuna dela eta, zeltiar jentil edo pagano gehienak ez zeudela alfabetatuak usnatzen da; nahiz eta grekotar abedeaz, latindar abedeaz eta Iparraldeko italikoaz baliatu zen galiar hizkuntz modu idatzi baten erabilera existitu (Colignyko Egutegiak eta galiar hizkuntzan eginiriko inskripzioetako artikulu botiboek egiaztatzen duten bezala). Julio Zesarrek galiatarren abedearen testigantza ematen du, baina beren apaiz edo druidek erlijioaren ikuspuntutik garrantzi handia zuten bertso batzuk idatziz erregistratzeko saiakerak debekatu izanaren aipamena ere egin zuen. Bestalde, Helbezioek idatziriko errolda bat zutela aipatzen du Zesarrek.

Erromak zabalduagoa zen inskripzio publikoen ohitura hedatu zuen, eta hauen bidez konkistatuako lurraldeetako druiden boterea ahuldu zuten; bidenabar, Galian (Frantzia), Britanian eta beste zenbait lekuetan aurkitu diren jainkoei buruzko inskripzioen gehiengoak, erromatar konkistaren ondorengo zeltiar lurraldeak idurikatzen dituzte.

Halere, laster, Irlandako eskotoak eta Gales modernoaren zati batzuetan inskripzio laburrak erregistratzeko (pertsona izenak gehienbat) Ogam idazkeraz baliatzeko aukera izan zuten; bestalde, Erromak konkistatu ez zituen lurralde zeltiarretan alfabetatze sotisfikatuena kristautasunaren iritsiera arte ez zen sartu. Egia esan, kondaira gaeliko askoren lehen erregistapen historikoa fraide kristauek burutu zuten, nahiz eta beren jatorrizko edo aintzineko esanahi erlijioso asko prozesu hortan galdu.

Zeltiar erlijioa eta bere esanahiari buruzko Julio Zesarren aipamenak [aldatu]

Zeltiar jainkoei buruzko iturri klasikoa Julio Zesarren "Commentarii de bello Gallico" delakoa da (K.a. 52-51; Galiako Gerrak). Honetan, Zesarrek Galian gurtzen diren bost jainko nagusiak izendatzen ditu (bere garaiaren ohitura legez, erromatar baliokidea duten jainkoak izendatzen ditu) eta berek rolak deskribatzen ditu. Merkurio zen jainko guztietan gurtuena eta bere irudikapen ugari aurkitu ohi izan dira. Merkurio arte guztien sortzailetzat ikusi izan da (eta arrazoi honegatik askotan Lugus jainkoaren baliokidetzat hartua izan da), abenturazale eta itsasgizonen babesle eta komertzioa eta etekinen inguruko boteretsuena. Gainera galiarrek Apolo, Marte, Jupiter, eta Minerva adeitzen zituzten. Jainko hauen inguruan, zeltiarrak gainontzeko beste herriak bezala deskribatuak izan ohi dira: Apolok gaisotasuna uxatzen du, Minervak trebeziak zuzpertzen ditu, Jupiterrek zeruetan agintzen du, eta Martek gudan eragiten du. Bost hauetatik gain, galiarrak Dis Paterren leinutik datozela aipatzen du Zesarrek.

Zesarren jainko 'baliokideen' arazoa [aldatu]

Zesarrek ez ditu jainko hauek beren izen zeltiarrekin erregistratzen, parekatu zituen erromatar jainkoen izenekin baizik, hortaz, prozesu honek nabarmenki zailtzen du jainko galiar hauek zeltiar mitologietan zituzten jatorrizko izenen antzemate lana. Gainera bere garaiko literatura arruntean ohizkoa ez zen modu ezezagun eta bitsi batez, jainko bakoitza eta bere rola era zehatzeko eskema baten bidez irudikatzen. Halere, murrizketak alde batetara utzirik, bere amaierako zerrenda probetsuzko eta funtsezko behaketa zehatza da.

Celtic rectangle chien.jpg

Bere deskribapena ahozko usadioa edota galiar ikonografiarekin orekatuz, norbera jainko hauen giro eta rolen bilduma egiteko prest egon daiteke. Zesarren aipamenek eta ikonografiak erlijio galiarraren aro nahiko ezberdinak ukitzen dituzte, eta hau dena ordezkatzen zuen erlijioa ez zen hain modu agerian azaldu, ez behintzat Erromarekiko galiar autonomiaren garaian zehar druidek (erlijio gizon ordena) mantendu zuten erlijioa bezain beste.

Alderantzizko moduan, ordena gura hau egia izan beharrean itxurakeria bat da. Adibidez, el desear el orden es a menudo más aparente que verdadero. Adibidez, Galian testimoniatu izan diren ehundaka izenetatik zenbaitzu behin bakarrik azaldu dira. Honek, zeltiar jainko eta kultuak lekuan-lekukoak eta tribalak zirela eta ez pan-zeltiarrak pentsaraztea bultzatu die aditu eta jakintsu batzuei. Iritzi honen defendatzaileek Lucan-en erreferentzia apiatzen dute, Teutates-ko jainko bat, eurek "izpiritu tribala"-ren itzulpena egin zutelarik (teuta uste denez, "tribua" bezala interpretatu ahal da Proto-zeltiarrez). Halere, jainkozkoen izenen zerrenda nabaria modu ezberdinez justifikatu liteke: hauetako asko kultu pan-zeltiarrean gurtutako jainko nagusiei ezarritako epiteto hutsak besterik ez izatea izan liteke. Bertako jainkoen kopuru handi baten kontzeptua beren kultuak ongi dokumentatuak dituzten zenbait jainkoekin kontraesanean jartzen da.

Zeltiar mitologiaren sailei gainbegirada [aldatu]

Zeltiar mitologia sail edo bilduma ezberdinetan agertzen da, baina beti ere zeltiar hizkuntzaren sailekin erlazionatutako azpi-taldeak osatuz:

Aintzinatiko zeltiarren jainkoak [aldatu]

Celtic lettre I chien.jpg

Nahiz eta Mendebal eta Erdialdeko Europan zeltiar mundua bere goreneko gunean egon, politikoki ez zegoen batasunik, ez eta eragin kulturaleko iturri zentral substantzial baten izaterik; ondorioz, zeltiar erlijioaren lekuan-lekuko praktiken aldakuntza handiak zeuden (nahiz eta zenbait gai, adibidez, Lugh jainkoaren gurtzea, zeltiar munduan zehar ederki hedatu izan). Hirurehun jainko baino gehiagoren inskripzioek (askotan erromatarrekin kontrajarriak) biziraun egin dute baina hauetatik irudikatuena genii locorum-enak dira, bertako jainko edo tribuak, hauetako gutxi batzuk izan zirelarik hedatuki gurtuak. Halere, zeltiar mitologiatik gure egunetaraino ailegatu den guztia ikusi ondoren, batasun handiagoko panteoi bat egon izana adierazten diguten konkordantziak bereizteko gai izan gaitezke.

Jainko hauen izate eta eginkizunak beren izen, ikonografia, eta parekatu izan diren erromatar jainkoetatik ondorioztatu ditzazkegu.

Irlandako mitologiaren jainkoak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Irlandar mitologia

Aintzinekotasun handiena duen corpus mitikoa Irlandako Goi Erdi Aroko eskuizkribuak dira, kristauek idatziak, hortaz jainko zeltiarren jainkozko natura eraberritua zuten.

Mitoaren jatorria bi arrazen arteko gudan datza: Tuatha Dé Danann-tarrak, literalki Dana Jainkosaren Tribuak, hauek irlandar panteoiko jainko nagusiak dira, eta Fomoré-tarrak, irlandar kondairetan agertzen diren erraldoiez osatutako herri misteriotsua, inguruko uharteetan bizi ziren eta beti Irlanda erasotzeko mehatxua burutu nahian zebiltzan baina azken hau inoiz lortu gabe. Bi arrazen arteko guda hauek Cath Maige Tuireadh (Mag Tuireadh-eko Bataila) testuaren oinarria dira, bai eta Leabhar Ghabhála Érenn ("Irlandako Inbasioen Liburua") eraikitze sasi-historiko erraldoiaren atal gisa.

Tuatha Dé Dannan-tarrek gizakien gizartearen eginkizunak irudikatzen dituzte, horien artean erregetza, arteak eta guda. Fomoré-tarrek aldiz, gizakien eta jainkoen gizarteak kaosera eraman nahi dituzten indar ilunak eta natura basatia.

Dagda [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Dagda

Irlandar panteoiko jainko nagusia Dagda izan zela dirudi. Jainko-Druida eta druiden jainkoa, elementuen eta jakintzaren jauna, legegile eta gerlari beldurgarria. Mag Tured-eko bigarren borrokaldian, Tuatha Dé Danann-tarrak garaipenara gidatu zituen Fomoré-tarren aurka. Dagda bezala izendatzen zaio "jainko ona" baita, ez da ona zentzu moralean, baizik eta gauza guztietan ona da. Eochid ("denon aita") ere deitu izan zaio, Lathir ("aita boteretsua") eta Ruadh Rofhessa ("zientzia handiaren gorria"). Dagda aitaren irudikapena da, tribuaren babesle eta beste gizonezko jainko bertsio edo aldaeren oinarrizko zeltiar jainkoa. Zeltiar jainko gehienak izaki ez espezializatuak ziren, eta beharbada benetako panteoi bat bezala baino klan baten antzera ikusi beharko genituzke. Zentzu honetan, zeltiar jainko eta jainkosa guztiak Apolo grekotar jainkoa bezalakoak ziren, azken hau ez baitzen zeozerren jainko zehatza.

Ccross.svg

Dagda-ren izakera partikularra dela eta, txantxa erridikuluaren pertsonaia da irlandar mitologian, zenbait autoreen ustetan berari buruzko txantxak egitean, jainko hau behar zen onbera (edo ustela) izateko sortua izan.

Irlandar ipuiek Dagda boteredun pertsonaia bat bezala irudikatzen dute, bere sabelkoikeri izugarria eta gainezka egiten duen sexualitateaz. Amaitezina de pertz bat daramaki, Grialaren prototipoa; bai eta samin, amets, heriotz edo barre doinuak bere kabuz jo dezakeen harpa magikoa. Mailu handi bat ere badu; bere muturretako batekin norbait joz gero, hil egiten du; beste muturrarekin joz gero, birjaio egiten da. Hortaz, bizitza eta heriotzaren jainkoa da, erabat anbiguoa, onak edo txarrak izan litezkeen indar izugarria duena. Dorset-en Cerne Abbas-eko rraldoia izenez ezagutzen den erraldoi itifaliko baten irudi bat bada, mailutzar bat duelarik. Nahiz eta hau erromatarren garaian egina izan, denbora askoz Dagda-ren irudia izan zela uste izan da, halere, hau azken aldian gainbegiratua izan da, oraintsuko ikerketa batzuk agertuarazi duten moduan, irudiaren beso horizontalean zintzilikatzen den zapiaren irudikatze soil bat ahal izan ziteken, benetan Nemearen Leoiaren larrua gainean zuen eta hiltzeko mailua zeraman Herkules (Herakles) jainkoaren irudia izango zela susmatzen delarik. Galian, Dagda eta Sucellos-en kidekotasun bat zegoen (mailua eta kopa duen ekazaritza, basoa eta edari alkoholdunen jainkoa).

Oraintsuko kontakizun epikoetan, bai eta nobela arturikoetan, Dagda-ren pertsonaia "Basoko Gizona"-ren moduan agertzen da, mailutzar bat daraman alproja bat eta animalia basatien jauna dena.

Balar [aldatu]

Balar, Balor edo Bolar, Fomoré erraldoi arrazako kidea zen irlandar jainkoa zen. Begi bakar bat zuen kopetan eta beste bat garezurraren atzekaldeko aldean, txarra zen eta ia beti itxita mantentzen zuen. Irekitzean, bere begirada kokatzen zuen biziduna hil egiten zen. Tuatha Dé Danann-tarren, Nuada buruzagia hiltzeagatik ezaguna zen.

Mórrigan [aldatu]

Mórrigan, bere izenak literalki "mamuen erregina" esan nahi du eta aintzineko zeltiar irlandarren gerraren jainkosa tripartita bat zen, gerlariak borrokarako bultzatzen zituen. Orokorki Morrigu bezala ezagutzen zen, baina bere nortasunak ezberdinak zien: Nemhain (panikoa edo beldur-ikara), bere itxura beldurgarria hiltzera zihoaztenen aurrean agertzen zuen bakarrik; Macha (bataila), bele emearen irudiaz agertzen delarik eta Badh, bere izena bodbh ("bele emea") protozeltiarretik eratorria delarik, gerlariak batailara bultzatzen zituzten ezaugarria. Azken hau Táin Bó Cúailnge-en barnean egoteaz ezagutzen da, honetan Cúchulainn heroiaren laguntzaile eta oztopoa da. Askotan bele edo bele eme bat bezala irudikatzen da nahiz eta beste animalia batzuz ere irudikatu izan den: behia, otso edo angira.

Lúgh/Lug [aldatu]

Zeltiar erlijioan Lug jainkoaren hedapena (irlanderaz Lúgh zen pertsonaia mitologikoarekin zerikuzia duena) bere izena agertzen den leku ugarietan datza, mundu zeltiar guztiako kokapenetan Irlandatik Galiaraino. Hauetako ospetsuenak Lugdunum hiriak dira (Lyon hiri frantziarra adibidez) , Lugdunum Batavorum (gaur egungo Leiden) eta Lucus Augusta (gaur egungo Lugo hiria), gainera Lug sustraia kantauri itsasoko kostalde guztian agertzen da, adibidez "Lugones"-tarrak Astur tribua edo Kantabriako lurretan eguzkiaren izpiak laino artean barneratzen diren unea deskribatzeko Lugas izendapena. Zeltiar mitoetan Lug jainkoen zerrendara atxikia bezala agertzen da, eta normalki gizon gazte bat irudikatuz. Nahiz eta irlandar mitologiaren jainko garrantzitsuena izan, ez da jainko nagusiena, "eginkizunik gabeko jainkoa" baizik, eginkizun guztiak baiditu. Lug jainkoa Tuatha Dé Danann-tar arrazako kide da bere aitaren aldetik, baina Fomoré-tar arrazaren kide ere bada amaren aldetik eta Mag Tured-eko bigarren batailan, Tuatha dé Danann-tarren buruzagi izendatzen du bere burua eta garaipenera gidatzen ditu, bere aitona Balar erahilez, begi gaiztoduna. Bere izena "txuri" edo "argitsu" esan nahi duen hitz indoeuropearretik dator, baina baita "bele"-tik, hortza, azken abere hau jainko honekin erlazionatuta dagoela usnatzen da. Eguzki itxura du, baina ez da eguzkiaren jainkoa, zeltiarren artean eginkizun hau emakumezkoaena baitzen. Bere armak xabalina eta harri jaurtigailu edo honda ziren, eta Irlandan bere ohorezko jaia Lughnasa (gaur egungo irlanderan lúnasa) zen.

Celtic carre chien.jpg

Beste batzuk [aldatu]

Brigid (edo Brigit), sua eta olerkigintzaren jainkosa handia. Dagda alabatzat hartzen da eta Tuatha Dé Danann-tarren arrazakoa. Bere izena "garaiera", "txit gorena" hitzetatik dator, bere nagusitasuna adierazten duelarik. Irlandar usadioan izen ezberdinekin agertzen da, hauek bere eginkizuna sinbolizatzen dute, eskematikoki bera hirukoitza da, gizarte indoeuropearraren hiru mailetakoa da; inspirazio eta olerkigintzaren jainkosa (maila erlijiosoa), errege eta gerlarien babesle (gerlari maila) eta tekniken jainkosa (artisau, artzai eta nekazarien maila).

Epona zaldien jainkosa, Galiar edo Erromatar-Galiar jainkosa. Aintzineko jainkosa-moxalaren irudia da eta galiatar hizkuntzan du bere jatorria ("epo" = zaldi, "hippos"-en parekide grekera eta latindar "equus" hitzarena), gainera Tailtiu eta Macha izendapenekin ere agertu ohi izan da.

Gizonezko jainkoen artean Goibniu dago, Tuatha Dé Danann-tarren jainko errementaria. Artisauen jauna da, gerlarien armak lantzen ditu eta hilezkortasunaren oturuntzaren buru nagusia da. Honetan jainkoek beren biziberritzea lortzen dute Manannan-en "urde magikoak" janez. Goibniu-ren izena zeltiar "errementaria"-tik dator eratorria.

Diancech, sendagarri edo medizinen jainkoa irlandar usadioan. "Mag Tured" borrokan parte hartu zuen etaa "osasun iturri" bat irekitzen du, honetan gerlari zauritu edo hildakoak berpizteko helburuarekin belar ugari nahasten dituelarik.

Angus, irlandar maitasunaren jainkoa, "Mac Oc" (seme gaztea) ezizena du. Dagda-ren semea eta Manannan-en seme ordea. Ikusiezinezko oihal bat du, honekin babestu nahi dituenak estaltzen dituelarik.

Galesko mitologiaren jainkoak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Galestar mitologia

Aintzineko Britaniako jainkoak (hauek ere kristautasun mende luzeen ondoren ahaztuak), Galesko eskuizkribuen bidez ailegatzen dira gugana. Hemen bi jainko leinu daude: Dôn-eko umeak eta Llyr-eko umeak, nahiz eta bi taldeen arteko eginkizunak ongi zehatuak ez izan. Dôn, beste izen hauekin ere ezagutua da: Anna, Anu, Ana edo Dana, aintzineko zeltiarren Jainkosa-ama da. Irlandan, jainkoen ama da, Tuatha Dé Danann ospetsuak. Jaiko indoeuropar arkaikoa da, Indian "Anna Purna" (Ana emailea) izenarekin ezagutzen da eta Erroman "Anna Parenna". Jainkozko pertsonaia hau kristautasunera "Santa Ana"-ren (Amabirjinaren ama) izendapenean igaro izana litekeena da. Beste aldetik Llyr jainkoen leinuen aita da, eurek Manannan deitzen dute, irlandar usadioan. Itsaroari lotutako jainkoa da, baina ez da itsasoaren jainkoa.

Galiako jainkoak [aldatu]

Galiako zeltiarrek men egiten zien jainkoen izen gutxi iritsi dira gugana. Erromatar idazlea zen Marco Anneo Lucanok I. mendean Taranis, Teutates eta Esus izenak aipatzen ditu, baina zirutasun gutxi dago hauek zeltiar jainko garrantzitsuak ote ziren jakiteko. Jainko eta jainkosa hauetako batzuk beste batzuetatik eratorriak dira; Epona, adibidez, Galesko Rhiannon-en heroia bihurtu ahal izan da, eta Macha, honi nagusiki Ulsterren men egiten zitzaion. Herri politeistetan zaila da euren panteoiak txukun eta garbi aurkitzea ikertzaileei gustatuko litzaiekeen moduan. Jaino hauetako batzuk honako hauek dira:

Lindisfarne StJohn Knot2 3.svg

Cernunnos [aldatu]

Cernunnos (Adarduna), aintzinetasun handikoa da nonbait, baina oso gutxi dakigu berari buruz. Ziurrenik bera da I. edo II. mendeko Gundestrup-eko pertzan Danimarka nabarmendua agertzen den pertsonaia. Oparotasun jainkoa eta abere basatien nagusia dela uste da. Bere natura lurtiarra da. Handia irudikatzen da, orein belarriak eta adarrekin irudikatzen da eta "tork" edo galiar eraztun antzeko bat darama. Batzuetan ahuntz burudun suge batez lagundurik agertzen da. Animalia basati lurtiar eta lurtiarren nagusi bezala agertzen da. Dudarik gabe indarra, boterea eta betikotasuna (adar sail batekin) irudikatzen ditu. Jateko, pasteltxo eta txanpoiez hornitutako saskidun aldare baten emaile bezala irudikatzen da.

Belenus [aldatu]

Belenus eskualdeko jakin bateko jainko bat zen, nagusiki Italiaren iparraldean eta Galiako mediterrarenar kostaldean gurtzen zuten. Nekazaritzaren jainkoa zen. Beltaine izeneko jaia berarengan oinarrituta dago. Oraindik batzuek benetako jainko bat ote zen estabaidatzen dute. Bere izenak "argitsu eta dizdiratsu" esan nahi du eta batzuen ustetan "berak" Beltaine jaietako su erraldoiak besterik ez ditu irudikatzen. Beltaine jai egunari San Joan irudiak ordezkatu zion, egun honetan ospatzen baitzen udako solstizioaren hasiera.

Teutates [aldatu]

Tribuen jainko gerlari eta babeslea zen. Erromatar Marte jainkoa eta irlandarren Dagdarekin parekatzen zen. "Gauaren jainkoen" taldean zegoen Esus eta Taranis-ekin batera, druidengandik sakrifizio ugari jasotzen zituelarik. Galia osoan eta erromatar Bretainian gurtzen zuten.

Taranis [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Taranis

Trumoi, ekaitz eta zeruaren jainkoa. Taranis izua eragiten zuen jainkoa zen, Galia eta Bretainiaren zati batean gurtzen zuten. Batez ere, Teutates-en gurmenaren antzekoa zen, bere haserrea lasaitzeko sakrifizioak eskaintzen baizitzaizkien eta bi jainko hauek eta Esus jainkoarekin batera hirukotea osatzen zuten. Thor jainkoarekin erlazionatzen zaio, bere tximist eta trumoien ahalmenegatik, eta erromatarrek Jupiter-rekin parekatzen zuten.

Esus [aldatu]

Basoetako jauna eta jainko odoltsua. Lukano, Teutates eta Taranis-ekin laukotea osatzen zuten galiatarren jainko garrantzitsuenak bezala. Jainko basati eta odolguratsua zenaren beldurrez sakrifioak eskaintzen zitzaizkion.

Heroiak [aldatu]

Manannan [aldatu]

Manannan (edo Mannawydan) ab Llyr (Llyr-en semea), irlandar pertsonai mitologikoa da. Tuatha Dé Dannann-tarren kide da. Azti boteretsua da, zenbait tresna magikoen nagusia da: etsaiak sorgindu eta sugarretan dagoen kasko bat, ezkutu suntsituezin bat, oihal ikustezin bat eta arraun nahiz oihalik gabe itsasoak gurutzatzen dituen itsasuntzia. Man Uhartekoa da jaiotzez, honengandik hartzen du bere izena; han oraindik bere hilobi erraldoia uste denaren aztarnak ikus litezke, Peel gazteluarengandik hurbil.

Ogmios [aldatu]

Hizjarioa ordezkatzen du, erabat zimurtutako agure bat da, leoi larruz jantzia; mailutzar bat darama, baita arku eta karkaj bat ere. Belarrietatik urrezko katea loturik duten gizon talde handiengandik tiratzen du, kate honen beste aldea bere mingain zulatutik igarotzen delarik. Ogmios bere botereaz erabat ziur dagoen hizjarioa da, magiaren bitartez sinestunak erakartzeko gai dena. Gizonezkoen mundua jainkoenarekin lotzen duen hitz erritualaren boterearen sinboloa da. Bere izenean lagunen aldeko bedeinkapenak eta etsaien aurkako madarikazioak jaulkitzen dira.

Irlandan "Ogma" deitzen diote. "Ogam"-en sortzailea da, etsaia geldituarazteko bezainbesteko botere handia duten ikur magikoen multzoa. "Mag Tured" gudan bikain parte hartzen duen gerlaria ere bada.

Nuada Airgetlam [aldatu]

Bere izenak "zilarrezko besoa" esan nahi du eta Tuatha Dé Danann-tarren kide da. "Mag Tured"-eko lehendabiziko gudan zehar beso bat galdu eta ezin izan zuen errege izan, hortaz, Diancecht jainkoak zilarrezko beso bat egiten dio eta honela errege funtzioa berreskuratzen du eta Tuatha Dé Danann-tarrak "Mag Tured"-eko bigarren gudan gidatzen ditu.

Rhiannon [aldatu]

Emakumezko galestar heroia da, bere izena "Rigantona"-tik dator: erregina nagusia. Amazona eran agertzen da eta Pwyll hautatzen du senartzat. Bere seme Pryderi jaiotzean kentzen diote eta haurra desagertarazteaz salatzen dute, bere senarraren gotorlekua bisitatzera datozen bisitari guztiak bere bizkar gainean eramatera kondenatzen dute.

Gwyddyon [aldatu]

Galestar usadioaren heroi ospetsuenetakoa da. Dana-ren semea eta Lleu Llaw Gyffes-en aita da. Ziurrenik bere izenak "jakintsu" esan nahiko du. Aintzineko druidetatik jarauntsitako botere magikoa irudikatzen du.

Fionn Mac Cumhaill [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Fionn Mac Cumhaill
Sakontzeko, irakurri: Fenian zikloa

Gerlari eta aztia da, Cumhaill-en seme eta Oisin-en aita da. Gerlari beldurgarria, bere gurasoak gudan mendekatuko ditu eta "Fiana" guda-taldea berosatuko du. Bere izenak "Zuri, eder, ilehori eta arraza onekoa" esan nahi du. Olerkari eta aztia, olerkagintzaren hamabi liburuak ezagutzen ditu eta argitasunaren doiaren jabe da hazt lodia hozkatzean.

Cúchulain [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Cúchulainn

Irlandar epopeiaren pertsonai ospetsuena da. Bere kondairaren zenbait bertsioek Lug jainkoaren seme dela diote. Bere benetako izena Setanta da (honetan bidearen izen britaniarra ezagutu dezakegu), Cu-Chulainn (Culann-en Txakurra) bere ezizena ulateen zakurra hil eta Culann-i bere babeslea ordezkatuko duela zin egin ostean lortuko du. Bere gerlari amorrua hainen handia da zer heurekin sinisgaitzak diren bihurkadak burutzeko gai dela, hauekin bere gorputza erabat desitxuratzen du, bere gizakiaz gaindiko itxura erabat nabarmenduz eta bere burua ziklope bilakatuz. Bere burutik "Heroiaren Argia" jario, erdijainkoen eta jainkotasunak iradokitako pertsonaien zeinu bezala.

Cúchulainn "argiaren heroia" da, heroi zibilizatzailea, osatzen duen gizartearen pertsonifikazioa baina berak jainkozko nortasun bat ematen dio. Gizonezko eguzki kultu bat ere irudikatzen du (zeltiarren artean ez da eguzkiaren jainkorik existitzen.

Artur edo Artús [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Artur errege

Artur edo Artús zeltiar tradizioaren pertsonairik garrantzitsuena da. Jatorrris -historikoki- ez zen buruzagi arrunt bat besterik, gure aroko 500. urtean uharteetako erregeei beren zerbitzuak alokatzen zizkien zaldunen burua zen, britoiek saxoi inbaditzaileen aurkako borroka etsian baitzeuden. Beren arrakastak hainen handia izan zen, zer kondaira pertsonaiaren gain nagusitu zen, bere papera eta botere handikiro gehiegituz eta dimentsio mitologiko bat emanaz. Honela Arturrek (hau ezizena zen benetan eta "hartzaren itxura duena" esan nahi du) bere jainkozko ezaugarri guztiak bereganatu zituen.

Beste zeltiar mito batzuk aintzineko egiturari gehituz joan ziren eta Artur erregea ardatz moduan zuen zeltiar mundu ideal baten ikur bilakatu zen. Baina errege honek present dagoen bitartean bakarrik du boterea, nahiz eta inongo ekintzarik ez egin. Mahai Borobilaren eleberri guztietan, Artur nolabaiteko pasibitate batez nabarmentzen da. Bere zaldunak dira bere izenean dihardutenak, bai eta Ginebra erreginarenean ere, honek ere subirotasuna mantentzen baitu.

Merlin [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Merlin

Arturiar kondairaren pertsonai ezaguenetakoa da. Merlin-ek benetako izan omen zen eta Artur historikoa baino hirurogeitamar urte beranduago bizi omen izan zen. Iparraldeko britoien errege koskor bat izan omen zen, Behe Eskozian, honek guda baten ondorioz bere zentzu edo sena galdu eta baso batean aterpetu zen profetizatzen hasiz. Kondaira pertsonaiataz jabetu zen eta honetan zenbait elementu mitologiko kristaldu ziren. Beragan jainkotasunak inspiratutako eroaren mitoa aurkitzen dugu, "gizon basatiarena", abereen jauna eta naturaren orekatzailea, jaioberria den haurra eta etorkizuna iragarlea, bai eta aztiarena.

Landutako kondairan, Merlin Belial Basatia izeneko deabru inkubo baten semea da, honek bere botereak azaladuarazten dizkigu. Vortigern errege usurpatzaileari aurka egiten dio, Aurelio Ambrosio-ri (Emrys Gwledig) zenbitzatu eta aholkatu egiten dio eta Uther Pendragon-en behin-behineko aholkulari eta azti titularra bihurtzen da. Honek Artur izan dezan lortzen du, Artur britoien errege onartarazi dezan behartzen du, eta azken honi bere jarduera eta ekintzetan aholkatu eta laguntzen dio, Mahai Borobila ere ezartzen du.

Zeltiar gurtzapen edo kultua [aldatu]

Aurreneko zeltiarrentzat zuhaitzak sakratuak ziren. La importancia de los árboles en la religión celta es mostrada por el hecho de que muchos nombres de Eburonian tribuko izen askok hagin zuhaitza aipatzeak, zuhaitz hauek zeltiar erlijioan zuten garrantzia garbi asko erakusten digu, Mac Cuilin (gorostiaren semea) eta Mac Ibar (haginaren semea) izenak irlandar mitoetan agertzen dira.

Erromatar idazleen arabera zeltiarrek giza-sakrifizioak kopuru erraldoietan burutzen omen zituztela kontatzen digute, hau irlandar iturriekin bermatzen dutelarik; halere, informazio ia dena hau bigarren eskukoa da eta zurrumurruetan oinarritzen da. Oso aurkikuntza arkeologiko gutxi daude prozesu sakrifizatoria frogatu ahal dutenak, hortaz, gaur egungo historialari gehienek giza-sakrifizioa arrarotzat jotzen dute zeltiar kulturetan.

Bere etsaien buru ebakietan oinarritzen zen gerlariaren kultua ere bazen. Zeltiarrek hildakoei armak eta beste zenbait gailu errazten zizkien, heriotza ondorengo beste bizi batean sinisten baitzuten. Lurperaketa aurretik, hildako pertsonari burua ebaki ohi zioten eta garezurra birrindu, beharbada pertsona hori mamu bat bezala ibili ez zedin.

Tenpluak [aldatu]

Triskel edo zeltiar trinakria, hiru buruko lauburu antzeko irudi apaingarria.

Sarri esan ohi da zeltiarrek inoiz ez zutela tenplurik erakiki eta kultua edo gurpena kanpokaldean egin ohi zutela, zuhaizdun baso txikietan. Arkeologiak denbora luzez hau gezurra zela frogatu ahal izan du, ezaguna den zeltiar munduan zehar tenpluen zenbait egitura aurkitu baidiuzte. Zeltiar munduko zenbait zatiren erromatar konkistarekin fanum izeneko tenplu erromatar-zeltiarra mota bat garatu zen.

Druidak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Druida

Gaur egungo osterantzekoak [aldatu]

Zeltiar tribuen siniskera eta jokabideak gaur egungo zeltiar kulturetan eragin handia izan dute. Erlijio aurre-kristauan oinarritutako mitologia (nahiz eta berdin-berdina ez izan) ezagupen amankomunekoa izan zen zeltiar kulturan eta gaurko egunarte ahoz-aho zabaldua, nahiz eta gaur egun gainbeheran joan. Botere sendagarria edo ezaugarri onuragarriak dituzten muino eta putzu sakratuetarako erromesaldiak oraindik burutzen dira. Europar kontinentearen ziurtasunan oinarriturik, gaur egungo lurralde zeltiarretan aski ezagunak diren zenbait irudi gurtuak edo kristautasunaren ondoren aurkitutako irudiak kristautasunaren erregistroa ez dauden eremuetan kausitu ahal izan dira.

Hauek dira batzuk:

  • Lugh Irlandan, Lugus Galian, eta Lleu (batzuetan Llew) Galesen.
  • Brighid edo Bríd Irlandan, Brigindo Galian, eta ziurrenik Brigantia Bretainian.
  • Maponos Bretainia eta Galian, Mabon Galesen, eta ziurrenik Aengus Mac Óg-arekin zerikusia duen jainko bat Irlandan.
  • Núadha Irlandan eta Nodens en Bretainian.
  • Badhbh Catha Irlandan eta Cathubodua Galian.

Izenen desberdintasunak talde ezberdinen hizkuntzen aldaeren ondorioa da.

Ikus, gainera [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zelta mitologia
  • Ellis, Peter Berresford (1994). Dictionary of Celtic Mythology. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-508961-8.
  • Green, Miranda J. (1992). Dictionary of Celtic Myth and Legend. New York: Thames and Hudson. ISBN 0-500-27975-6.
  • MacCana, Proinsias (1970). Celtic Mythology. New York: Hamlyn. ISBN 0-600-00647-6.
  • MacKillop, James (1998). Dictionary of Celtic Mythology. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-280120-1.
  • O'Rahilly, Thomas F. (1946, reissued 1971). Early Irish History and Mythology.
  • Rosaspini Reynolds, Roberto (1999). Mitos y Leyendas Celtas. Buenos Aires:Continente Argitaletxea. ISBN 950-754-069-5.
  • Rosaspini Reynolds, Roberto (1999). Cuentos de Hadas Celtas. Buenos Aires:Continente Argitaletxea. ISBN 950-754-049-0.
  • Rosaspini Reynolds, Roberto (2000). Cuentos de Hadas Irlandesas. Buenos Aires:Continente Argitaletxea. ISBN 950-754-081-4.
  • Sjoestedt, M. L. (1949; translated by Myles Dillon. repr. 1990). Gods and Heroes of the Celts. Berkeley: Turtle Press. ISBN 1-85182-179-1.