Zelta musika
Zelta musika edo keltiar musika, zeltak diren Mendebaldeko Europako herrialdeetako folk musika izen beraren barnean biltzeko asmoz musikariek, disko etxeek, musika saltokiek eta musika aldizkariek sarritan aipatzen duten musika generoa da. Berez ezin liteke zehazki zelta izendapenaz musika jakin bat deskribatu, baina izendapenak indarra hartu zuenetik herrialde horietako ahozko musika nahiz musika herrikoiari deitzeko erabili izan da. Zelta musikak nagusiki Irlanda, Eskozia, Gales, Bretainia, Kornualles eta Man Uhartean jo ohi diren musika herrikoiak batzen ditu. Horietatik at, herrialde horietako joandako herritar edo emigratzaile ugari bizi diren estatuetako musika talde askok ere musika genero horren barnean sartu ohi dira: Estatu Batuak, Kanada, Australia, Zeelanda Berria...
Zelta musika nagusiki bi baldintzekin definitu liteke:
- Euren buruei "Zeltak" deritzan jendearen musika da ("Ingeles musika" eta "Frantziar musika" ez bezala), musika izenpena ez ezik, izendapen kulturala da, kasu batzuetan izendapen politikora ere iritsi daitekelarik.
- Zeltiar herrialdeak nabarmentzen dituen edozein ezaugarriri deritzaio. Hau musika definizioa litzateke. Batzuen ustez gaur egungo zelta musikek ez lukete euren artean antzeko ezaugarririk (iritzi hau Geoff Wallis eta Sue Wilsonek beren The Rough Guide to Irish Music liburuan adierazten dute), beste batzuen ustez aldiz, denen arteko ezaugarri komunak badaude (iritzi hortakoa Alan Stivell musikari bretoia da).
Batzuetan zelta musika izendapena Irlanda eta Eskoziako musika herrikoiari lotzen zaio, bi herrialdeetako musika herrikoiek ezaugarri nabariak eta elkarbanatuak baidituzte. Bitxiena Irlanda nahiz Eskoziako musikariek zelta musika izendapena saihestu nahi izatea da, salbuespen gisa musika merkatuan agertu edota nabarmendu nahi izatean izendapen hori erabiltzen dutela da. Definizioa bera nahiko konplexua da, gainera Irlandako Errepublikako independentziaren ondoren bertako gobernuak zelta musika soilik irlandar musika izango balitz bezala, produktu moduan saldu nahi izan du. Zinez, eskoziar edota irlandar geografia izendapenak erabat gaur egungoak dira, berez zelta arbaso berak, musika ondare bera eta hizkuntza iturri berak (gaelera) baitituzte.
Irlanda eta Eskoziako musika mota honen garrantzia mundu ingeles hiztunean erabatekoa da, bereziki Estatu Batuetan, bertan jaiotako bluegras eta country musikak euren iturburuetatik edaten baidute.
Musika taldeak [aldatu]
Nazio Zeltak gisa deituak diren herrialdeetan musika mota hau jotzen duten talde edo musikari hauek lirateke:
- Bretainia: Gwendal eta Alan Stivell
- Eskozia: Silly Wizard, Capercaillie edo Éire Óg
- Gales: Dafydd Iwan, Crasdant, Carreg Lafar, Fernhill, Siân James, Robin Huw Bowen, Llio Rhydderch, KilBride eta The Hennessys.
- Irlanda: Ceoltóirí Chualann, The Chieftains, Planxty, The Clancy Brothers, The Dubliners, The Pogues, The Wolfe Tones, Clannad, Enya, Dervish, Lúnasa, Kíla, Nightnoise, Four Men and a Dog.
Nazio Zeltak ez diren herrialdeetan musika mota hau ere jo ohi izan duten talde hauek aipa daitezke:
- Euskal Herria: Sorotan Bele (Hondarribi), Bizardunak (Nafarroa), Briganthya, Adunia folk (Eibar) eta Feile.
- Asturias: Hevia, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera.
- Espainia: Celtas Cortos, Mago de Oz eta Amigos de Guinness.
- Ingalaterra: Oysterband
- Galizia: Luar na lubre, Carlos Nuñez, Milladoiro, Xosé Manuel Budiño eta Cristina Pato
Zelta musika jaialdiak [aldatu]
- Lorienteko Interzeltiar Jaialdia
- Ortigueirako Zelta Munduko Nazioarteko Jaialdia
- Avilesko Interzeltiar Jaialdia
Ikus gainera [aldatu]
| Zelta nazioak | ||
|---|---|---|