Zeluloide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeluloide

Zeluloidea nitrato material plastikoaren zelulosaren izen komertziala da, nitrozelulosa eta kanforra erabiliz lortu zena.

Zeluloidea material hauskaitz garden eta malgu bat da, hezetasunari erresistentea, baina oso sukoia da, eta hau da haren erabilera mugatzen duen ezaugarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1863an edo 1868an asmatu zuen (oraindik ez dago argi) John Wesley Hyattek (New York, Estatu Batuak, 1837ko azaroaren 28a - Short Hills, New Jersey, Estatu Batuak, 1920ko martxoaren 10ean Starkey).

1887an, Hannibal Winston Goodwinek (Taughannock, New York, Estatu Batuak, 1822ko apirilaren 21etik - 1900eko abenduaren 31rarte) material hau erabili zuen argazki-filmen euskarri legez, argazkigintzaren mundua irauliz eta zinemaren jaiotzari bidea zabalduz.

Zeluloidea euskarri zinematografiko legez erabili zen 1940 arte. Urte horretatik aurrera zelulosa triazetatoa erabiltzen hasi zen, horrela zinemetako eta film biltegietako sute arrisku handiak konponduz.

Orain zelulosa triazetatoa poliesterra ordezkatzen ari da, material hau ekonomikoagoa delako, baina irudiaren kalitatea txikitzen du eta proiekzioarena ere.

Zeluloidearen beste erabilera batzuk hauek dira: jostailuak, osasun-artikuluak, etxeetarako objektuak eta artean bolia, maskorrak eta korala ordezkatzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeluloide Aldatu lotura Wikidatan