Zelulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelulosa[1]
Identifikadoreak
CAS zenbakia 9004-34-6 YesY
ChemSpider NA YesY
UNII SMD1X3XO9M YesY
EC-zbka. 232-674-9
ChEMBL CHEMBL1201676 YesY
Propietateak
Formula molekularra (C6H10O5)n
Itxura white powder
Dentsitatea 1.5 g/cm3
Fusio puntua

bereiz.

Disolbagarritasuna uretan Disolbaezina
Arriskuak
EU Indizea zerrendatu gabe
NFPA 704
1
1
0
Harremana duten konposatuak
Harremana duten konposatuak Almidoi
Except where otherwise noted, data are given for materials in their standard state (at 25 °C [77 °F], 100 kPa).

Txantiloi:Chembox Footer/trackingTxantiloi:Short description

Zelulosa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbaezina. Landareetan dago batez ere.

Egitura kimikoa

Almidoi eta glukogenoaren antzera, zelulosa glukosaz osatutako polisakaridoa da. Baina substantzia horien aldean, zelulosa beta-glukosaz osatua da, almidoiak eta glukogenoak alfa-glukosa duten bitartean.

Zelulosaren formula (C6H10O5)n da, n aldakorra izanik, baina beti 200 baino handiagoa.

Zelulosaren egitura; ezkerrean, β-glukosa; eskuinean, β-glukosa batzuk lotuta

Zelulosaren katea lineala da, eta ez du alboko adarrik (glukogenoak bai).

Ulergarria denez, zelulosaren erabateko hidrolisiak glukosa ematen du.

Biodegradagarria da.

Funtzioa

Zelulosa landareen polisakarido nagusia da, eta landareen zelula horma osatzen du. Landare baten zelula hormaren %40a zelulosa da; zurarena, %50 eta kotoiak zelulosa du %90ean.

Almidoi eta glukogenoaren aldean zelulosak funtzio desberdina du; haien zeregina energia pilatzea da, zelulak erabiltzeko. Zelulosaren funtzioa, berriz, zelularen egitura mantentzean datza, euskarri gisa aritzen baita landare eta algen zelula horman.

Zelulosa naturan dagoen polisakaridorik ugariena da, biosferak duen karbonoaren erdia baino gehiago zelulosa eran baitago.

Animalia gehienek (gizakiak barne) ezin dute zelulosa digeritu, ez baitute β-1,4 lotura glukosidikoa apurtzeko behar den entzima (zelulasa). Animalia belarjaleek, berriz, zelulasa duten bakterioak dituzte haien hesteetan, eta bakterio horiei esker zelulosa digeritzen dute.

Ekintza biologikoa

Gizakiak zelulosa digeritu ezin badu ere, eragin biologikoa du kontsumitzen denean.

Eragin hau heste igarotzean du zelulosak, libragarri edo laxante mekanikoa baita. Zuntz hau uretan disolbagaitza denez, ur hau xurgatu eta hondakinen bolumena handitzen du. Honela, heste igarotzearen denbora normalizatzen da.

Zuntz gutxiko elikadura duten herrialdeetan idorreria maiztasuna handiagoa da eta ondeste-koloneko minbizia ere erlazionatu izan da zuntz gutxiko elikadura honekin.

Erabilera industriala

Zelulosak erabilera industrial anitzak ditu: plastikoak, zeta, zeluloideak, zelofana, papera eta kartoia, besteak beste, zelulosarekin ekoizten dira.

Era berean, zura, kotoia eta lastoa dira zelulosaren iturri nagusiak.

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelulosa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. Nishiyama, Yoshiharu; Langan, Paul; Chanzy, Henri. (2002). «Crystal Structure and Hydrogen-Bonding System in Cellulose Iβ from Synchrotron X-ray and Neutron Fiber Diffraction» J. Am. Chem. Soc 124 (31): 9074–82.  doi:10.1021/ja0257319. PMID 12149011..