Zembla Berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zembla Berriaren kokapena

Zembla Berria[1][2] (errusieraz: Новая Земля, Novaia Zemlia, "Lur Berria") Ozeano Artikoan dagoen uharte bik osaturiko errusiar uhartedia da. Uharte biek Ipar uhartea eta Hego uhartea dute izena. Zembla Berria uhartediak 90.650 km² azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zembla Berria

Uhartediak Europako iparraldeko muga Ozeano Artikoan osatzen du. Era berean Barentseko itsasoaren ekialdeko muga eta Karako itsasoaren mendebaldekoa da.

Uhartediak bi uharte nagusiak (Ipar eta hego uhartea) eta zenbait uharte txiki ditu. Guztira 90.650 km² azalera eta 900 km luzera ditu. Bere iparraldeko muturra Zirkulu Polar Artikotik 470 kilometrotara dago.

  • Ipar uhartea (errusieraz о́стров Се́верный) 73º eta 77º ipar-latitudeen artean kokatzen da. 48.904 km² izanda, Europako laugarren uharterik handiena da eta iparraldeko muturrean 1.590 m altuera ere badu. Glaziarez beterik dago.
  • Hego uhartea (errusieraz Южный) 71º eta 73º ipar-latitudeen artean kokatzen da. 33.275 km² izanda, Europako seigarren uharterik handiena da eta 1.342 m altuera du. Ipar uhartean ez bezala, glaziareak altueran baino ez daude, bestea tundra da.

Uhartedia menditsua da oso, izan ere, Uralen jarraipena baino ez da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrek XI. mendetik ezagutzen dute Zembla Berria, Novgorodeko merkatariek eskualdea bisitatu zutelako. Hala ere, XVI. mende arte europarrek ez zuten uhartedia esploratu: 1553an Hugh Willoughbyk bisitatu zuen, eta 1594tik 1597ra bitartean Willem Barentsek esploratu zuen.

Gerra Hotzaren aldian, SESBek bere bonba atomikoak probatzeko erabili zuen Zembla Berria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediak, 2002ko erroldaren arabera, 2.716 biztanle ditu, hauetatik 2.622 Belushya Guban, Zembla Berriko hiriburuan, bizi direnak. Jatorrizko biztanleak 150 inguru dira, bi herenak nenetsak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zembla Berria Aldatu lotura Wikidatan