Zenbaketa bikoitz (konbinatoria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zenbaketa bikoitza konbinatorian erabili ohi den frogapen metodoa da, non multzo baten zenbaketa bi era ezberdinetara egiten den, suertatzen diren bi adierazpenak berdinak direla egiaztatzeko.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

n pertsonako multzo batean, edozein tamainako pertsona taldeen kopurua zenbatu behar da.

Alde batetik talde hauen kopurua, 0 pertsonako talde kopurua (honela talde bakarra osa daiteke), pertsona bakar bateko talde kopurua, ...,eta n pertsonak barnehartzen dituzten talde kopurua gehituz lortzen da. Beraz, hau izango da metodo honen bitartez kalkulatzen den talde kopurua:

Gogoratu behar da, n elementu multzo batetik, ordena kontuan hartu, k-koteak osatzeko era kopurua hau dela:

Bigarren metodo baten bitartez, pertsona bakoitzak bai eta ez erantzunak ditu aukeran, taldearen barnean egon nahi duen erantzuterakoan. Honela, pertsona guztietarako, 2 × 2 × ... × 2 = 2n era daude taldeak osatzeko.

Beraz, bi metodoek gauza bera zenbatzen dutenez, berdintza hau egiaztatzen da: