Zenobia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula


Zenobiaren antoniniano

Zenobia[1] (antzinako grezieraz: ΖηνοβίαZēnobía[2]; arameraz: בת זביBat-Zabbai; arabieraz: الزباء‎al-Zabbā’; 240 - c. 275) Palmirako Inperioaren erregina izan zen, III. mendeko Siria erromatarran, Erromako Inperioaren aurkako matxinadarik garrantzitsuenaren buru izan zena.

Odenatoren bigarren emaztea izan zen, eta 267an hau hiltzerakoan Palmirako Inperioaren erregina bilakatu zen 267 eta 272 artean. Ordenato Erromako inperioaren printze-bezeroa zen baina 267an erailda izan zenean, Zenobiak hartu zuen boterea haren adin txikiko semearen izenean. Inguruko bi inperioren liskarretaz baliatuz, (erromatarra eta sasaniar), Palmira matxinatu zen. Zenobiaren kanpaina militarrek ahalbideratu zioten inperio bat eratzea, Asia Txikitik Egiptoraino hedatzen zena. Azken eskualde honetaz 269an jabetu zen Erromatar inperiorako hautagai bat matxinatu zenean. Tenagino Probus prefektoa kanporatu zuen eta Erromatar Egipto kontrolatu zuen semearen izenean. 272an Aureliano enperadoreak irabazi eta Erromara bahiturik bidali zuen. Harrez geroztik, ez dago argi zer gertatu zen. Teoria baten arabera, gaixotasun batek jota hil zen, beste batek dio gose grebaz hil zela, baina hirugarren baten ustez, burua moztu zioten[3]. Teoria baikorrenak eta onartuenak dio Aurelianok, Zenobiaz harriturik, askatu zuela eta egoitz bat eman ziola Tiburren (gaurko Tivoli-Italia). Han goi-mailako gizartearen filosofoa bilakatu zen, beste andere handi bat moduan bizi zelarik.

Palmirako erregina

Zenobia 258an Palmirako Septimio Odenatorekin ezkondu zen, bigarren emazte moduan. Hark, Odenatoren lehen ezkotzatik semeorde bat zuen, Hairan izenekoa. 266an inguru Odenato eta Zenobia seme bat izan zuten Lucius Iulius Aurelio Septimio Vaballathus Atenodoro, Vabalato[4] izengoitiaz ezaguna. 267an Odenato eta Hairan erail zituzten. Vabalato, bakarrik urte batekoa zenez, Zenobiak gobernatu zuen Palmira erreginaorde moduan. Zenobiari eta Vabalatori ohorezko Augusto tituluak eman zizkioten. Zenobiak gotortu eta edertu zuen Palmira etorbide batekin, 15 metro garaiko Korintoar ordenako zutabeak zituena. Heroi eta ongileen estatuak edonon zeuden eta nobleei eskatu zien haien estatuak zizelkatzea eta zutabe baten gainean jartzea. Hiriko noble guztiek artisten aurrean posatu zuten, horregatik 200 estatua baino gehiago zeuden zutabeetan eta agorako hormeetan. 271an, berarena eta senar zenaren estatuak egitea agindu zuen. Orduan hiriak 150.000 biztanle zituen eta tenplu, lorategi erakin publiko ederrez beterik zegoen, haietatik guztietatik Eguzkiaren Tenplua gaientzen zen. Hiria inguratzen zuten harresien zirkunferenzia 21 km-koa zen. Galieno hil ondoren 268an, eta konturatuta haren oinordekoaren (Klaudio Gotiko) ahalegin guztiak bideratuta zeudela godoen inbasioa ekiditzeko, Zenobiak Palmirako erresuma matxinatu zuen eta berezko inperio bat sortu nahi zuen, alboetan zituen bi inperioak kontrolatzeko asmoz, Sasaniarra eta Erromako inperioa. Zenobia hasi zen lurralde berriak konkistatzen eta boterea handitzen. Aitzakia zen Erromatar inperioaren ekialdea Sasaniar inperiotik babestea.

Egipto eta Anatoliako inbasioak

Palmirako greziar eta aramerar inskripzioa Julius Aurelius Zenobiusen ohoretan, Zenobiaren aita.

269an, Zenobiaren Zabdas jeneralak Egipto konkistatu zuen, Timagenes egiptiarraren laguntzarekin. Probus Tenagino erromatar prefektua saiatu zen erasotzaileak kanporatzen, baina Zenobiaren armadak Probus atxilotu ondoren, lepoa moztu zion. Zenobiak Egiptoko erregina izendatu zuen bere burua eta txanponak haren izenarekin egin zituen. Momentu horretan Palmirako inperioa Nilotik Eufratesraino hedatzen zen. Hasierako erasoaldi hauen ostean, erregina-gerlaria ezizenarekin ezagutu zuten, pertsonalki haren armada zuzentzen zuelako, zaldun ona izateaz gain, gai zen bospalau kilometro soldaduekin oinez ibiltzeko[5]. Armada handiarekin espedizioak egin zituen eta Anatolia Anzira eta Kaltzedoniaraino, eta Siria, geroago Palestina eta Libano. Lurralde hauek konkistatzean, erromatarrentzat ezinbestekoak ziren bideak hartu zituen. Aurelianok, 270ean tronura igo ondoren eta Danubioko muga baretu eta gero, erabaki zuen Zenobiaren kontrako kanpaina egitea. Zenbait indar Egiptora bidali zuen eta armadaren parterik sendoena ekialdera, Asia Txikiaren zehar. Zenobiak armada indartsu bat zuen, arkulariez eta katafraktoez osaturik, Zabdas eta Zabbai jeneralek zuzenduta. Aurelianok Egipto konkistatu zuenean, armada Siriaren kontra bidali zuen. Zenobia Emesan (gaurko Homs) garaiturik izan zen eta Palmirara erretiratu, non Aurelianok setiatu baitzuen. Palmira elikagaiez horniturik zegoen eta konfiantza zuen haren arkulariengan, honela hilabete asko espero zuen eustea. Hala ere, basamortuko arabiar nagusiei esker, Zenobiak mespretxatu zituenak, Aurelianok hiriko erresistentzia gainditu zuen. Zenobiak eta bere semeak alde egin zuten gamelu batean sasaniar laguntzarekin baina, Aurelianoren zaldunek Eufrates ibaian harrapatu zituzten. Honela bukatu zen Zenobiaren Egiptoren eta Palmira inperioren gaineko erreinaldia. Gainontzeko palmiratarrak, errenditzeari uko egin ziotenak, exekutatu zituzten harrapatuak izan ondoren.

Erreferentziak

  • Eric M. Moormann, Wilfried Uitterhoeve. De Adriano a Zenobia: temas de historia clásica en literatura, música, artes plásticas y el teatro. p. 266.
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Stoneman, 1995, 2. orr.
  3. Ball, Warwick. "Rome in the East" (Routledge, 2000).
  4. Teixidor, Javier (2005). A journey to Palmyra: collected essays to remember. Brill. p. 201. ISBN 978-90-04-12418-9.
  5. Ball, p. 78.

Zenobia arteetan

Literatura

  • CORRAL, Jose Luis (2011):La prisionera de Roma, Barcelona: Editorial Planeta. p. 792. ISBN 978-84-08-09951-2.
  • KORBER, Tessa (2000): La reina de las caravanas. MR Ediciones. ISBN 978-84-270-2529-5.
  • SANPEDRO, José Luis (1998): La vieja sirena. Editorial Destino. p. 688. ISBN 978-84-233-1870-4.
  • Chaucerren Zenobiaren bizitzari buruzko istorioak "tragedies" serietan The Monk's Tale kontakizunetan.
  • CALDERON DE LA BARCA, Pedro (1625): La gran Cenobia
  • DE WOHL, Louis (1947): The Living Wood Zenobiari buruzko aipuekin.
  • BARON, Alexander (1956): The Queen of the East
  • HAWKER, Libbie (2015): Daughter of Sand and Stone

Pintura

  • SCHMALZ, Herbert Gustave: Queen Zenobia's Last Look Upon Palmyra, Originala Adelaidako Art Gallery of South Australia.
  • TIEPOLO, Giovanni Battista (1725–1730): Zenobia erregina soldaduei mintzatuz, NGA Washington D.C.

Filmak

Operak

  • ALBINONI, Tomaso (1694): Zenobia
  • LEO, Leonardo (1725): Zenobia Palmiran
  • HASSE, Johann Adolph (1761): Zenobia
  • ANFOSSI, Pasquale (1789): Zenobia Palmiran
  • PAISIELLO, Giovanni (1790): Zenobia Palmiran
  • ROSSINI, Gioachino (1813: Aureliano Palmiran
  • G. PRATT, Silas (1882): Zenobia Palmiraren erregina
  • RAHBANI, Mansour (2007): Zenobia

Musika

  • RAHBANI, anaiak (1977): Zenobia

Eskultura

  • HOSMER, Harriet (1857): Zenobia, Palmiraren erregina, Art Institute of Chicago
  • HOSMER, Harriet (1859): Zenobia kateatuta by Harriet Hosmer, Saint Louis Art Museum

Bibliografia

  • WINSBURY, Rex (2010): Palmirako Zenobia: History, Myth and the Neo-Classical Imagination, Duckworth, ISBN 978-0-7156-3853-8
  • BALL, Warwick (2001): Rome in the East: The Transformation of an Empire. (Ilustratua, berrinprimaturiko argitalpena). Routledge. ISBN 9780415243575.
  • CHOUEIRI, Youssef M. (2000): Arab Nationalism - a History: Nation and State in the Arab World. (Ilustraturik). Wiley-Blackwell. ISBN 9780631217299.
  • STONEMAN, Richard (1995): Palmyra and its Empire: Zenobia's Revolt against Rome. (berrinprimaturiko argitalpena, ilustraturik). University of Michigan Press. ISBN 0472083155.
  • WILDEN, Anthony (1987): Man and Woman, War and Peace: the Strategist's Companion. (Ilustraturiko argitalpena). Routledge. ISBN 9780710098672.
  • Scriptores Historiae Augustae, Historia Augusta
  • CHAUCER, Geoffrey: The Monkes Tale. The Canterbury Tales-i egindako oharrak
  • CARR VAUGHN, Agnes (1967): Palmirako Zenobia, Garden City, NY: Doubleday & Company, Inc.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenobia Aldatu lotura Wikidatan