Zenon Zitiokoa
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | K. a. 335 | |
| Zitio (Zipre) | ||
| Hil | K. a. 262 | |
| Atenas (Grezia) | ||
Zenon[1] Zitiokoa (antzinako grezieraz: Ζήνων ὁ Κιτιεύς, Zēnōn ho Kitieŭs; Zitio, Zipre, c. K. a. 335 - Atenas, c. K. a. 262) greziar filosofoa izan zen, estoizismo izeneko eskola filosofikoaren abiarazletzat hartzen dena. Atenasera K. a. 312 urtearen inguruan heldu zen eta bertan Krates zinikoaren irakaspenak jaso zituen, Atenasko Akademiako eskolekin batera. Zinikoen filosofiatik abiatuta, Stoa Poikile izeneko eskolatik gerora estoizismoa izango zen pentsamendua osatu zuen, bereziki etikari dagokionean. Fisikan Heraklitoren eragina jaso zuen. Egun bere idazki eta irakaspenen zati bakan batzuk besterik ez dira geratzen.
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Eduki-taula |
Filosofia [aldatu]
Logika [aldatu]
Zenon-en logika dagokionez ezagutza guztia sentzumenetatik datorrela onartzen du –ez daude ideia berririk-, baina gizakia bere ezagutza bereganatzen duenean sentzumen ohikoak nabaritzeko kapaza da, hau da, kontzeptu moral unibertsalak. Estoikoentzat, ezagutza logikoak ez dira berezkoak, baizik eta nahiko ohikoak gizaki guztientzat. Gizakia, ezagutza unibertsal guztiak sentzumenetatik antzematen ditu –intuizio batengatik
Fisika [aldatu]
Zenon-en fisika Heraclito-renaren nahiko antzekoa da eta Platon-en elementu batzuk eransten ditu. Errektor printzipal bat, sua formakoa, unibertsoko gauza guztiak konformatzen ditu, materialak ez diren gauzak ere –jainkoa ez dago unibertsotik kanpo-. Ezer ez dio unibertsotik ihes egiten eta den-dena dago jainkoen legeen menpean.
Etika [aldatu]
Fisikarekin adostatuta, izaki biziduna ez dauka askatasunik sua izateko edo suzko izakia izateko. Horrexegatik, estoikoek, nahiago dute askatasuna zeren eta horrek jainkoen borondatea ulertzen eta baieztatzen du momento guztietan. Arrazoia, jainkotasuna, askatasuna, natura eta zoriontasuna dira –estoikoentzat- ohiko elementuak eta bereiztezinak.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Greziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |