Zentauro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zentauro lapita baten kontra borrokan (Partenongo detailea).

Zentauroa Antzinako Greziako elezaharren arabera, gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia zaldiarena zituen izakia zen, Peliongo eta Arkadiako mendietan bizi zena.

Zentauroak iturrien eta haizearen espiritutzat hartuak ziren. Elezahar batzuen arabera Ixion eta Nefeleren ondorengoak ziren eta orokorrean, gaiztoak eta maltzurrak ziren, beren animalia-espirituak gidatzen baitzituen.

Lapitekin izandako borrokengatik dira ezagunak: lapiten errege eta Ixionen ondorengoa zen Piritooren ezkontzara joan eta haren emaztea bahitzeko ahaleginak egin zituzten. Lapitek menderatu eta Pelion mendira bidali zituzten.

Elezahar batzuen arabera baziren zentauro onginahiak ere, Kiron, esaterako, jainkoen eta izakien adiskide zena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zentauro Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]