Zentulo V.a Biarnokoa
Wikipedia(e)tik
Zentulo V.a Bearnokoa (? - † 1090), "Gaztea" ezizenaz ezaguna, Bearnoko bizkondea izan zen.
Biografia [aldatu]
Aita Gaston III.a Bearnokoa eta ama Adalais zituen. Bere aitona zen Zentulo IV.a Bearnokoa hil zenean, bizkonde bilakatu zen. Antso V.a Nafarroakoarekin 1079an Zaragoza hartzea saiatu zuen baina musulmanen alde lan egiten ari zen El Cidek mendean hartu zuen. 1082an Akizeko bizkonderria eraso bazuen ere, menderatua izan zen. 1090ean Huesca setiatzeko bidaian zegoela erail zuten Tenako ibarrean.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1060an Bernart II.a Gaskoniakoaren alaba zen Gisela bere lehengusina ezkondu eta Osquinette izeneko alaba eta Gaston bere oinordekoa izan zituen. 1074an Aita Santuak ezkontza indargabetu zuen.
1077an Beatrix Bigorrakoa ezkondu eta seme bi izan zituen:
| Aurrekoa Zentulo IV.a Bearnokoa |
Bearnoko bizkondea 1058-1090 |
Ondorengoa Gaston IV.a Bearnokoa |
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |