Zesarren Britainiako inbasioak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zesarren Britainiako inbasioak
Galietako gerrak
Caesars invasions of Britain.jpg
Edward Armitage margolariaren lehenbiziko inbasioaren irudia.
Data K. a. 55 eta K. a. 55 urteak
Lekua Britainia: Kent, Essex eta Tamesis
Emaitza Ustezko erromatar garaipena.
Britoi erregeen morroitza.
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Erromatar Errepublika Britoiak
Buruzagiak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Julio Zesar
Vexilloid of the Roman Empire.svg Comio
Vexilloid of the Roman Empire.svg Trebonio
Vexilloid of the Roman Empire.svg Mandubrazio
Cassivellaunus
Zingetorix
Segovax
Carvilius
Taximagulus
Indarrak
5 legio: 35.000 legionari beteranoez osatuta
2.000 zaldun
garraio-ontziz osatutako itsas-gudaroste txiki bat
Oinezkoen kopuru ezezaguna, zaldunak eta 4.000 guda-gurdi.
Zesarren arabera 50.000 gerlari


Zesarren Britainiako inbasioak Erromako Errepublikako jenerala zen Julio Zesarr Britainiaren aurka zuzendu zituen bi kanpaina militar izan ziren. Galietako gerretan zehar Zesarrek uhartea birritan inbaditu zuen: lehenbizi K. a. 55. urtean eta bigarrenik K. a. 54an. Lehenbiziko inbasioa udan jazo zen eta inork ez daki aurretik prestaturiko maila handiko inbasio bat izan ote zen (hala balitz, porrotan amaitu zuen, Erromak Kenteko hondartza eta beste ezer gutxi bereganatu baitzituen), edota miaketa espedizio bat izan ote zen. Bigarren inbasio saiakera arrakastatsuagoa izan zen, eta Zesarrek trinovanteen erregetzan bere aliatua zen Mandubracio esertzea lortu zuen, aurretik bere aurkaria edo etsaia zen Cassivellaunus bertatik kenduz. Nahiz eta Zesarrek Erromako Errepublikarentzat lurrik ez konkistatu ahal izan, kanpaina honen arrakasta Erromak uhartean lehenbiziko aldiz aliatuak izatean datza, honekin batera Britainiako tribuei aurreneko zergak ezarri zizkielarik.