Zestoa
|
Zestoa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zestoa | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Kosta |
||
| Alkatea | Leire Etxeberria Lizarralde (Bildu) | ||
| Herritarra | zestoar | ||
| Koordenatuak | 43°14′24″N 2°15′28″W / 43.24°N 2.25778°WKoordenatuak: 43°14′24″N 2°15′28″W / 43.24°N 2.25778°W | ||
| Eremua | 43,69 km2 | ||
| Distantzia | 33 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20740 |
||
| Biztanleria | 3.544 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 81,12 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1383 | ||
| http://www.zestoa.net/ | |||
Zestoa Gipuzkoako iparraldean dagoen barrualdeko udalerria da, Urola Kosta eskualdekoa.
2008an 3.426 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Mendebaldean Deba, iparraldean Zumaia eta Aizarnazabal, ekialdean Aia eta hegoaldean Azpeitia eta Errezil ditu mugakide.
[aldatu] Auzoak
Zestoako auzoak honakoak dira:
[aldatu] Euskara
Herriko hizkera Urolaldeko hizkera da, hau erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat da. Zestoak bere bertso-eskola du.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Lili multzoa: Lili jauregia (XV-XVI. mendeko gotikoa), Lilibe etxea eta antzinako Errotatxo eta Errotazar errotak. Altzolaras Jauregia. Bekolako Ola eta errota.
- Foruen plaza: Udaletxea (1601), eliza eta Toriles etxea.
- Bainuetxea (1804).
- Arotzena hotela (1908).
- Ekaingo leizearen erreplika museoa.
- Zubi zaharra (XVI. mendekoa)
- Lauiturri (XVIII. mendekoa)
[aldatu] Zestoar ezagunak
- José Manuel Ibar Aspiazu "Urtain" (1943-1992), boxeolaria.
- Mikel Ibarguren (1967-), idazlea.
[aldatu] Politika
Zestoako udalerrian Bildu koalizioak lortu du alkatetza azkeneko hauteskundeetan. Zestoako udalak 11 zinegotzi ditu guztira.
Zestoako alkatea Bildu koalizioko Leire Etxeberria da 2011ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko hamaika zinegotzietatik zazpi lortu zituen. Baliogabeko botoak 18 izan ziren (emandako guztien %0,92) eta 12 boto zuri izan ziren (botoen %0,62). Abstentzioa %30,94koa izan zen.
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
Herrian sei alderdi eta koalizio aurkeztu ziren: Bildu, EAJ, Aralar, H1, PSE-EE eta PP.
Horrela bozkatu zuten zestoarrek:
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Bildu | 1028 | 7 |
| EAJ | 595 | 4 |
| Aralar | 126 | 0 |
| H1 | 123 | 0 |
| PSE-EE | 40 | 0 |
| PP | 13 | 0 |
[aldatu] Zestoarekin senideturiko hiriak
2009ko apirilaren 30ean, Palestinako Bir-zeit hiria eta Zestoa senidetu ziren udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian. Erabakia zinegotzi guztiek aho batez hartu zuten, Yousef Nasser, Bir-Zeiteko alkatea eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kidea, bertan zegoela[1].
[aldatu] Zestoa eta historiaurrea
Zestoa aberatsa da oso historiaurreko ondareari dagokionez.
Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta.
Nahiz eta fisikoki leizea Debako lurretan kokatu, Zestoako muga-mugan dago eta Zestoako udaletxea berak erosi zituen bertako lurrak leizea babestu ahal izateko.
Beste aldetik kobarako sarbidea Zestoako kaskotik hurbil da, eta hau dela eta, Ekainberri 2008ko abuztuan Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena. Zentroa bisitagai dago eta ireki zenetik dozenaka mila bisitari bertatik igaro dira jada[2].
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Aizarna auzoan, Erraila eta Amalda kobak daude. Bi leize hauetan garrantzi handiko aztarnategi arkeologikoak aurkitu eta indaustu dituzte.
2009ko abuztuaren 14ean Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 250.000 urte Homo Heidelbergensis gizakiak erabilitako sutondo baten aurkikuntzaren berri eman zuen. Aurkikuntza Zestoako Irikaitzeko aztarnategian egin zuten, herriko interes arkeologiko handiko beste gune bat, Zestoako kaskoko futbol zelaian kokatzen dena. Adituen ustez, aurkikuntza horrek Homo Heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du. [3]
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.666 | 3.120 | 3.163 | 3.315 | 3.323 | 3.575 | 4.309 | 4.402 | 3.835 | 3.383 | 3.100 | 3.479 |
[aldatu] Ikus, gainera
Urola ibaiak herria zeharkatzen du itsasorako bidean. Pagoetako natura parkeak udalerriaren lurrak hartzen ditu.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Zestoako webgune ofiziala
|
|||||||
|
|||||||