Zeuxis
Wikipedia(e)tik
Zeuxis (antzinako grezieraz: Ζεῦξις; K. a. V. mendea) greziar margolaria izan zen. Italian, Krotonan, Mazedonian eta Efeson lan egin zuen. Antzinako artezaleek maisutzat eta eredutzat jotzen zuten. Hainbat autore klasikok haren estiloari buruzko oharrak egin zituzten. Quintilianok argilunen erabileran maisutzat dauka; Pliniok dio Apolodororen jarraitzailea dela; Aristotelesek, berriz, ereduak berak gainditzerainoko perfekzioa azaltzen duela. Kritikak ere ez dira falta ordea: Quintilianoren ustez, irudi trinkoegiak egiten zituen; Pliniok zioen Zeuxisen buruak proportzioz handiegiak zirela, etab. Halarik ere, Zeuxis izan zen sofismoaren mundu intelektuala interpretatu zuen lehena, eta, antzinatean, estilo propio garbia ageri duen lehena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.