Zhao Mengfu
Wikipedia(e)tik
Zhao Mengfu' txinatar pintorea izan zen (?, 1254 - Wu-hsing, Txekiangeko probintzia, 1322). Song familia inperialeko semea zen eta Mongoliako Yuan dinastiako gortean lan egin zuen. Song dinastiako pintoreen lirismoaren aurka agertu zen. Etxe-abereak pintatu zituen nagusiki eta bere emazte Kuan Tao-sheng eta seme Txao Yung pintoreen maisua ere izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.