Zhou dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:29, 16 apirila 2015
Zhou dinastia
周朝
c. k. a. 1046 – k. a. 256
Monarkia
Zhou dinastiaren lurrak k. a. 1000 inguruan
Geografia
HiriburuaHaojing, Luoyang
BiztanleriaK. a. 230ean 38.000.000
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTxinatar erlijioa
Historia
Aurrekoa
Shang dinastia
Ondorengoa
Qin dinastia

Zhou dinastia K. a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K. a. 1027-K. a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua.

K.a. VIII. mendearen hasieran, Zhou dinastiakoen erreinuak Hoang Ho ibaiaren erdialde guztia hartzen zuen. Garai horretan zabaldu zen erregeen hitzaldiak, epaiketak, errituak eta kronologiak idatzita uzteko ohitura, hain zuzen ere erregeak eta beste nobleek beren eskribauak, igarleak eta urtekari-idazleak izaten baitzituzten. Aldi berean hiri berriak eraiki ziren eta lehengoak handitu ziren. Hiriak handitu ahala, ordea, noblezia berri bat sortu zen, protokoloei eta gerrari noble gisa hartzeari garrantzi handia ematen ziona. Aintzat hartua izan nahi horrek, VIII. mendearen bukaera aldean, erreinuko erdigunetik urrun ziren hainbat printze-herri eta -hiri erregearen eragin zuzenetik irtetera eraman zituen. Aldi berean iparraldeko herriak (mongoliarrak) Zhou dinastiaren aginpide eremuetan sartzen hasi ziren.

K. a. 771n, Zhou dinastiak ekialdera, ipar-mendebaleko herri horiek eraginik, Luoyi hirira aldatu behar izan zuen hiriburua, Hao, ekialdeko hiriburua utzita. 771-K. a. 256 bitarteko aldia "Ekialdeko Zhouen dinastia" izenaz ezagutzen da. Luoyira aldatu zenetik aurrera, bere erresuma inguruko printze-herrien eta -eskualdeetan sortu ziren elkarteen mende egon zen Zhou dinastiako erregea. Hain zuzen, txinatarren eragina hedatzearekin, erregeak bere printze basailuekin zituen harremanen antzekoak lotu baitzituzten beste hainbat printze-herrik eta -hirik ere beren artean. Baina aldi berean, erregearen babesle bihurtu ziren printze horiek, iparraldeko leinuei aurre egin beharrez. Printze horietan indartsuenak Qikoa (Shandong penintsulan) eta Jingoa (Shanxi eskualdean) ziren.

K. a. V-III. mende bitartean, bi printze horien ereduari jarraituz, beste 6 printzerri edo erreinu ere sortu ziren: Qin-goa, ipar-mendebalean; Zhaokoa, Mongoliako mugan; Han-goa eta Wei-koa, Hoang Ho ibaiaren iparraldean; Yan-goa, ipar-ekialdean, eta Chu-koa, Yan Tse Kiang ibaiaren iparraldean (Hubei). "Gudalarien erreinuak" izenaz ezagutzen da V-III. mendea bitarteko aldi hori. Eraikuntzan eta nekazaritzan lan handiak egin ziren garai horretan: luberrigintza sail berrietara hedatu zen, hiriak handitu eta gotortu ziren, erresumen arteko eta Txinaren iparraldeko mugetako harresiak eraiki ziren. Erreinu horien arteko eta iparraldeko herrien kontrako gerrak etengabeak izan ziren arren, garai horretan sortu ziren Txinan izan diren pentsalari eta filosofia higikunderik aipatuenak, Konfuzio eta konfuzianismoa, Lao Tse eta taoismoa, Mengzi eta bere doktrina. Aldi horretakoak dira, berebat, garaiko gertaerarik handienen kronologiak eta hainbat errituri buruzko idatziak ere.

Erregeen zerrenda

Izen arrunta Hilondoko izena Erreinaldia1 Izen historiografikoa
Ji Fa
姬發
Wuwang
武王
 K. a. 1046-10431 Zhou Wuwang
Ji Song
姬誦
Chengwang
成王
 K. a. 1042-10211 Zhou Chengwang
Ji Zhao
姬釗
Kangwang
康王
 K. a. 1020-9961 Zhou Kangwang
Ji Xia
姬瑕
Zhaowang
昭王
 K. a. 995-9771 Zhou Zhaowang
Ji Man
姬滿
Muwang
穆王
 K. a. 976-9221 Zhou Muwang
Ji Yihu
姬繄扈
Gongwang
共王
 K. a. 922-9001 Zhou Gongwang
Ji Jian
姬囏
Yiwang
懿王
 K. a. 899-8921 Zhou Yiwang
Ji Pifang
姬辟方
Xiaowang
孝王
 K. a. 891-8861 Zhou Xiaowang
Ji Xie
姬燮
Yiwang
夷王
 K. a. 885-8781 Zhou Yiwang
Ji Hu
姬胡
Liwang
厲王
 K. a. 877-8411 Zhou Liwang
  Gonghe (erregeordetza)
共和
 K. a. 841-828 Gonghe
Ji Jing
姬靜
Xuanwang
宣王
 K. a. 827-782 Zhou Xuanwang
Ji Gongsheng
姬宮湦
Youwang
幽王
 K. a. 781-771 Zhou Youwang
Mendebaldeko Zhoutarren amaiera/ Ekialdeko Zhoutarren hasiera
Ji Yijiu
姬宜臼
Pingwang
平王
 K. a. 770-720 Zhou Pingwang
Ji Lin
姬林
Huanwang
桓王
 K. a. 719-697 Zhou Huanwang
Ji Tuo
姬佗
Zhuangwang
莊王
 K. a. 696-682 Zhou Zhuangwang
Ji Huqi
姬胡齊
Xiwang
釐王
 K. a. 681-677 Zhou Xiwang
Ji Lang
姬閬
Huiwang
惠王
 K. a. 676-652 Zhou Huiwang
Ji Zheng
姬鄭
Xiangwang
襄王
 K. a. 651-619 Zhou Xiangwang
Ji Renchen
姬壬臣
Qingwang
頃王
 K. a. 618-613 Zhou Qingwang
Ji Ban
姬班
Kuangwang
匡王
 K. a. 612-607 Zhou Kuangwang
Ji Yu
姬瑜
Dingwang
定王
 K. a. 606-586 Zhou Dingwang
Ji Yi
姬夷
Jianwang
簡王
 K. a. 585-572 Zhou Jianwang
Ji Xiexin
姬泄心
Lingwang
靈王
 K. a. 571-545 Zhou Lingwang
Ji Gui
姬貴
Jingwang
景王
 K. a. 544-521 Zhou Jingwang
Ji Meng
姬猛
Daowang
悼王
 K. a. 520 Zhou Daowang
Ji Gai
姬丐
Jingwang
敬王
 K. a. 519-476 Zhou Jingwang
Ji Ren
姬仁
Yuanwang
元王
 K. a. 475-469 Zhou Yuanwang
Ji Jie
姬介
Zhendingwang
貞定王
 K. a. 468-442 Zhou Zhendingwang
Ji Quji
姬去疾
Aiwang
哀王
 K. a. 441 Zhou Aiwang
Ji Shu
姬叔
Siwang
思王
 K. a. 441 Zhou Siwang
Ji Wei
姬嵬
Kaowang
考王
 K. a. 440-426 Zhou Kaowang
Ji Wu
姬午
Weiliewang
威烈王
 K. a. 425-402 Zhou Weiliewang
Ji Jiao
姬驕
Anwang
安王
 K. a. 401-376 Zhou Anwang
Ji Xi
姬喜
Liewang
烈王
 K. a. 375-369 Zhou Liewang
Ji Bian
姬扁
Xianwang
顯王
 K. a. 368-321 Zhou Xianwang
Ji Ding
姬定
Shenjingwang
慎靚王
 K. a. 320-315 Zhou Shenjingwang
Ji Yan
姬延
Nanwang
赧王
 K. a. 314-256 Zhou Nanwang
  Huiwang
惠王
 K. a. 255-249 Zhou Huiwang
1. Txinako historialariek onartzen duten lehenengo data K. a. 841 da, Gonghe erregeordetzarena. Aurrekoak zalantzazkoak dira eta hemen Xia-Shang-Zhouren kronologian agertzen direnak aipatzen dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhou dinastia