Ezkur

Wikipedia(e)tik

(Zitik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quercus suber baten ezkurra
Quercus suber baten ezkurra

Ezkurra edo zia (aitzineuskaraz: *zini[1]) Quercus generoko zuhaitz espezieen fruitua da. Mikatzak diren Quercus ilex ilex subespezieko arte ezkurrak eta goxoak diren Quercus ilex ballota subespezieko arte ezkurrak abereentzako elikadurarako biltzen dira; larratzen duten txerriek ezkur jalkiak jaten dituzte; ahuntzek berriz bilatzeko arboletaraino igotzea normala da. Iberia penintsulako Erroma aurreko erdi eta iparraldeko herri zeltek arte ezkur irinaz ogia egiten zuten, Estrabonek dioanez:

   
Ezkur

Menditarrak, urteko bi herenez arte ezkurrez elikatzen dira; ihartzen uzten dituzte, xehatzen dituzte eta aldi baterako mantentzen den ogia egiten dute.

   
Ezkur

—Estrabon

Fruitua gordina edo errea jatekoa da. Ezkur-likorea ere egiten da.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
Tresna pertsonalak