Zianita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Zianita
Zianita
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Nesosilikatoa
Formula Al2SiO5
(aluminio silikatoa)
Dana sailkapena 52.2.2c.1
Nickel-Strunz sailkapena 9.AF.15
Identifikazioa
Kolorea Urdina; beste batzuetan berdea, zuria, grisa edo beltza
Habito kristalinoa Zutabe-antzekoa; haritsua
Sistema kristalinoa Triklinikoa
Haustura [100] perfektua, [010] inperfektua
Fraktura Hauskorra
Gogortasuna
Mohs eskalan
4,5 - 5 ardatz bati paraleloan
6,5 - 7 ardatzari perpendikularrean
Distira Beirakara; perla-antzekoa
Pleokroismoa Trikroikoa, gardenetik urdin zurbilera, gero urdinera
Marra Zuria
Dentsitate erlatiboa 3,56 - 3,67
Disolbagarritasuna Ez
Brasilgo zianita

Zianita (grezieraz kyanos, urdina) edo distena (grezieraz: di, bi eta stenos, gogortasun) mineral silikato urdina da. Normalean aluminiotan aberatsak diren pegmatita metamorfikoetan edo arroka sedimentarioetan agertzen da.

Zianita aluminosilikatoen segidako kidea da. Talde honetan andaluzita eta silimanita bezalako mineral polimorfikoak daude. Mineral hau oso anisotropikoa da, Mohs eskalan bere gogortasuna oso aldakorra baita bere kristalizazioaren norabidearen funtzioan. Ezaugarri hau ohikoa da ia mineral guztietan, baina zianitaren kasuan ezaugarri bereizgarritzat har daiteke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zianita Aldatu lotura Wikidatan
Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.