Ziba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ziba tradizional bat.

Ziba punta lurrean duela ardatz baten inguruan jirabiraka dabilen jostailu tradizional bat da. Helburua ziba ahalik eta denbora luzeenean jirabiraka mugiaraztea da eta horretarako eskuz edo soka batez indarrez abiarazi behar da errotazio-mugimendua. Jokalari trebeenek jirabiraka ari den ziba esku gainera eta hortik sokara berriz ere pasatzen dute, jolasaldi ikusgarriak sortuz horrela.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziba Aldatu lotura Wikidatan