Gero Doktorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zibor 20» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Gero Doktorea
Dr. ゲロ edo Dr. Gero
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Beste izen batzuk 20. Androidea, A-20, C-20
Arraza Gizakia (Zibor bilakatua)
Garrantzia Etsaia
Teknikak
Ahotsa Japonia Koji Yada
Euskal Herria

Gero Doktorea (jatorrizko japonieraz Dr. ゲロ edo Dr. Gero ?) edo Zibor 20 (jatorrizko japonieraz 人造人間20号 edo Jinzō'ningen Nijūgō ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonia da. Androide eta zibor guztien sortzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Iragana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero Doktorea Zapi Gorridun Armadarentzat lan egiten zuen zientzialarietako bat zen. Makinaria militarra eta androideak sortu zituen. Bere sorkuntza handiena Super 8 (edo 8. Androidea) izan zen, Frankensteinen antzeko robot bakezalea. Son Gokuk Zapi Gorridun Armada desegin ostean, Gero Doktorea mendien arteko gordeleku batean ezkutatu zen, bere lanarekin jarraitu eta Son Goku akabatzeko. Urte askoan zehar bere teknika hobetu eta 16,17,18 eta 19 ziborrak sortu zituen, baita bere sorkuntza handiena ere: Cell. Zibor 19ren laguntzaz bere burua ere androide bilakatu zuen: Zibor 20. Zibor hauen ezaugarri nagusiena eskuetan etsaiari energia xurgatzeko dauzkaten gailuak dira. Behin dena prest zuela, Gokuren aurkako mendekuari ekin zion.

13, 14 eta 15 Androideak ere sortu zituen eta bere laborategiko ordenagailu zentralak aktibatu zituen. Hala ere hauek Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza filman bakarrik agertu ziren.

Ziborren esnatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko Trunksen iritsierarekin, Son Goku eta lagunek bazuten iborren iritsieraren berri. Nahiz eta androideak azalduko ziren tokia eta orduaren jakinaren gainean egon, Zibor 19 eta 20k ustekabean harrapatu zuten Yamcha. Zibor 20k bere energia xurgatu eta bularra zeharkatu zion ia hilda utzita.

Son Goku eta lagunak Yamchari eginiko erasoaz jabetu eta bertara joan ziren. Zibor 20k 19ri Gokuren aurka borrokatzen utzi zion. Honek irabazi egin zion, Gokuri bihotzeko gaixotasun batek jo baitzion. Baina honen pozak ez zuen gehiegi iraun Vegeta azaldu baitzen Super Saiya bilakatuta. Honek eskuak erauzi zizkion 19ri energia bertatik xurgatzen zuela jakitean eta ondoren akabatu egin zuen. Hau ikusita Gero Doktoreak (Zibor 20) bere laborategi ezkutura ihes egitea erabaki zuen. Bertan Zibor 17 eta Zibor 18 esnatu zituen. Zibor hauek besteak ez bezala lehen gizakiak izanak ziren eta hau ez zioten sekula barkatuko Gero Doktoreari. Hauek gorroto zutela jakinda ere esnatu egin zituen baina badazpada ere hauek geldiarazteko gailu bat zeukan. Ziborrek gailua kendu zioten ordea, eta Zibor 17k burua moztu eta ondoren zapaldu egin zuen.

Zibor perfektua sortzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil ostean infernura joan zen eta han Mu Doktorea ezagutu zuen, Umeren sortzailea. Bi zientzialari eroek gauza bat zuten komunean: Son Gokuz mendekatzeko gogoa. Biek batera Zibor 17 berri bat sortzeari ekin zioten. Hau Lurrean zebilen jatorrizko 17rekin batzeko sortua izan zen.

Infernutik atera eta Lurrera joateko plan bat burutu zuten. Infernua eta Lurraren lotzen zuen zulo bat irekitzea lortu zuten, irtetea lortu eta gainera Son Goku infernuan harrapatzea lortu zutelarik. Lurrean, kostata jatorrizko 17 aurkitu zuten. 17 berria eta originala fusionatuta Super Zibor 17 sortu zen. Hau Mu Doktorearen menpe zegoen eta ez zuenez garaipena banatzeko inolako interesik, Super 17k Gero Doktorea akabatu zuen berriz ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]